LABeko ordezkariak Epaitegi Nagusiaren aurrean bildu gara, Kristau Eskola eta AICE-IZEAri sinatutakoa onartu eta bete dezaten eskatzeko

338

Gaur Goizean

Gaur goizean LAB sindikatuko ordezkariok elkarretaratze bat egin dugu Auzitegi Nagusiaren aurrean, Kristau Eskola eta AICE-IZEAk patronalei sinatutako onartu eta bete dezaten exijitzeko. Izan ere, KEk eta AICE-IZEAJ lege zirrikitu bat bilatu nahi izan dute tutoretza osagarriak ez ordaintzeko, negoziazioetan adostasun horretara iritsi arren. Sinatutakoa atzera bota nahi izan dute
epaitegietan.
Burutu den epaiketan azpimarratzekoa da patronalek izan duten mespretxuzko jarrera 0-3ko eta Lanbide Heziketako langileek betetzen dituzten funtzioekiko. 0-3ko langileei dagokionez, Haur Hezkuntzako 1. zikloko etapa asistentziala dela eta hezkuntza zikloa ez dela esan dute, tutoretza funtzioak ez direla betetzen behin eta berriro esanez. Lotsagarria ziklo honekiko eta langile hauen lanarekiko duten begirune falta.
Bestetik ere, ausardia izan dute Lanbide Heziketan tutoretza lanak ez direla egiten baieztatzeko.
Sinestezina! Langileei ikastetxeetan funtzio batzuk betetzea eskatzen zaizkie eta gero ez die hori aitortzen.
Espero dugu epaileek Kristau Eskolaren eta AICEIZEAren asmoei babesa ez ematea, eta etapa guztietan egiten diren tutoretza lanak errekonozitzea.
Epaiaren ebazpena izan bezain laster, horren berri emango dizuegu. Gure aldekoa bada, dagozkigun diru-erreklamazioak egiten hasiko gara.
Bukatzeko, epaiketa aurretik izan dugun argazkia gure gustukoa ez dela izan esan behar dugu. Norberaren estrategia sindikalaren aurretik langileen batasuna bilatu behar dela deritzogu. Espero dugu hurrengoetan sindikatu guztiok aldarrikapen berdinak baditugu langileen arteko zatiketa ez ematea. Horretarako LABek zubiak eraikitzen eta elkarlana sustatzen jarraituko du.

8.INFO_EPAIKETA_BURUTU_DA