
Zorionak guztioi! Hezkuntza sailari greben bitartez egin diogun presioa eta LABek azken urteetan egindako lana aintzat hartuta hitzarmena sinatzea lortu dugu 16 urteren ostean. Urtarrilean eta otsailean lau greba egin ondotik, beste behin borrokak merezi duela argi utzi dugu.
LAB kolektibo honetan lehenengo indarra den heinean, negoziazio honetan iniziatiba eraman du eta merezi izan du, gure ekarpenak izan direlako onartu direnak. Gaur bertan, mahai parekidea biltzeko eskaera egin dugu, sinatu dugun gainontzeko kolektiboetan bezala, lizentzia eta baimenak ahalik eta lasterren indarrean jarri daitezen eta ordezkoen zerrendak irekitzeko eskatuz, besteak beste.
- 2018an lan baldintzak hobetzea lortu zuen LABek, hezkuntza publikoan egindako mobilizazio eta greba dinamikari esker sinatutako akordioan.
- 2023ko maiatzean Ordezkabidea martxan jartzeko akordioa sinatu zuen LABek. Orain ordezkoen araudi berria negoziatu eta lan hitzarmenean txertatu da.
- Hezkuntza saila eta LABen artean 2023ko ekainean sinatu zen akordio laboralean jasotako hainbat aldagai sinatu dira, besteak beste: behin-behinekotasun tasa ezingo da izan %5 baino handiagoa, eta hiru urtean behin lan eskaintza publikoa egingo da.
- LABek Heziketa Berezian eta Haurreskoletan sinatu berri dituen hitzarmenetan dauden lizentzia eta baimenak jaso dira.
- 2023ko azaroan LABek sinatutako akordioa hobetzea lortu dugu. Lanpostu berriak sortzeko prozedura zehaztu zen eta orain 60 urtetik gorako langileentzat lanaldiaren hereneko murrizketa zuzenean aplikatuko da, herenean metatzeko aukerak emanez.
- Pribatizazioari jarri ziren mugak hobetu ditugu. Sukalde berriak egiten direnean, Hezkuntza Saileko langileak jarriko dira. Bertako langileak dituzten zentroetan, obrak direla-eta garbitu beharreko metro kopurua handitzen bada, langile propioekin kontratatuko dira; era berean, ratioen beherakadaren ondorioz kontratazio-premia berriak sortuko balira, langile propioekin egingo lirateke.
- Urteko jarduna sukaldariei 108 ordu eta garbiketakoei 120 ordu jaitsiko zaizkie.
- Sukaldeburuen eta garbiketa buruen kategoriak sortuko dira.
- Soldata administrazio orokorreko langileekin ekiparatzea lortu dugu, hori dela eta sukaldean %9a eta garbiketan % 6aigoko da.
Oraingo ordainsaria | 2026ko urtarrilaren 1ean, hitzarmena boletinean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrerako atzeraeraginarekin | Antzinatasuna |
Garbitzailea 25.379,34€ | 26.246,64+909,25 (osagarria) = 27.155,89 | 447,64€ |
Sukaldaria 27.092,52€ | 29.542,46€ |
- 2027a baino lehen, kategorien funtzioak, zereginak, baliabideak eta maiztasunak berrikusi eta negoziatuko dira. Funtzioen berrikuspen horrek berekin ekarriko du, halaber, adierazitako ordainsariak eta osagarriak berrikustea.
- Kolektiboaren profesionalizatzea eta euskalduntzeko urratsak zehaztu dira.
- Kategoria igoerak titulazioaren bidez parekatzea lortu da, baita 3 urteko zerbitzuen bidez gaitasun profesionala ziurtatuko dutenek ere.
- Gutxieneko kontratazioa jardun erdikoa izango da.
Arretaz irakurri atxikituta bidaltzen dizuegun Lan hitzarmen berria, laster egingo ditugun asanblada irekien berri emango dizuegu.
LABek Lehenengo indarra den kolektiboetako hitzarmenak sinatuz eta eskola publikoko lan baldintzak hobetuz, ikasleei ematen zaien hezkuntza kalitatea hobetu du, eskola publiko ardatz, euskal eskola publiko komunitarioaren bidean.
Gogoratu bihartik aurrera irakasleak greban daudela. Elkartasunez, bidaltzen dizuegun pegatina inprimatu eta jartzera gonbidatzen zaituztegu.
BORROKAK MEREZI DU!
NFO_SuTaGar-2025-03-24