LABek elkarretaratzea egin du PAI eredu linguistiko bihurtzeko saiakera salatzeko

294

Aste honetan egin duten bezala, hurrengo ostegunean ere Hezkuntza Departamentuaren aurrean elkartuko dira LAB Irakaskuntzako kideak, PAI arautzeko egin nahi duten dekretua “euskararen aurkako atentatua” dela salatzeko.

Goizeko lehen orduan, Hezkuntza Departamentuko langileak euren lanpostuetara sartzen ari ziren orduan, Nafarroa Garaiko LAB Irakaskuntzako ordezkaritza batek elkarretaratzea egin zuen atzo, iraialak 29, Santo Domingoko egoitzaren aurrean, PAI eredu bihurtzearen aurka daudela adierazteko.

Aurreko astean Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako arduradunek bilera bat deitu zuten PAI programa izatetik eredu izatera eramango duen dekretua idazteko proposamenak jaso asmoz. LABeko ordezkariak mahai hartatik altxa egin ginen, programa hori “euskararen aurkako atentatua” dela salatuz, ez baita ahaztu behar D ereduaren gainbehera eragiteko sorturiko programa dela jatorrian. Horren ondotik kaleratutako oharrean argi utzi genuenez, LAB ez dago inondik inora eleaniztasunaren aurka, tokian tokiko hizkuntza propioen alde baizik. Hori dela kausa egon gara hasiera-hasieratik PAI programaren aurka.

Horrez gain, ezin da ahaztu Hezkuntza Departamentuak kontsultora pribatu bat kontratatu duela dekretuaren gainean jarduteko; pribatizazioranzko beste pauso bat, tamalez.

Horregatik guztiagatik, LABen argi dugu: PAI iruzur hutsa da! PAIri ez! PAI ereduari ez!

Jatorrizko albistea LABeko Nafarroako Zerbitzu Publikoetako webgunean.