LABek elkarretaratzea egin du Donostian Lanbide Heziketan euskarak ardatza izan behar duela aldarrikatzeko

580

Jaurlaritzak EAEko Lanbide Heziketaren bikaintasuna harrotasunez erakusten duen bitartean, LABek mobilizazioa egin du Donostiako Kursaalean gaur egun euskarak Lanbide Heziketan pairatzen duen egoera salatzeko.
LABek egindako “Euskara EAEko Lanbide Heziketa Publikoan” izenburua duen txostenean agerian geratzen den bezala, euskararen egoera oso larria da gaurko Lanbide Heziketako eskaintza publikoan:

  • 4/2018 Lanbide Heziketako Legeak jasotzen dituen euskara bermatzeko artikuluak ez dira betetzen.
  • 1997tik gaur egunera arte Jaurlaritzak argitaraturiko Lanbide Heziketako planetan ez dago euskara indartzeko estrategiarik.
  • Lanbide Heziketako eskaintza publikoari buruzko datuen taulan ikusten dugun bezala, A ereduko eskaintza da nagusi.
  • Matrikulazio-datuek ere A ereduaren nagusitasuna erakusten dute.
  • Langileei dagokienez, irakasle euskaldunen bazterketa ematen da. Izan ere, karrerako funtzionarioen kasuan, 2. HEko plazetan dauden irakasleak bigarren mailako irakasleak dira 1. HE dutenen aurrean.
    LAB sindikatutik egoera hau salatzen dugu, ekainaren 15etik 17ra arte Donostiako Kursaalen egiten ari den Lanbide Heziketako World Federation of Colleges and Polytechnics direlakoen munduko biltzarrak (WFCP 2022 kongresua) ematen digun aukera baliatuz. Nazioarteko topaketa honek kontinente guztietako hezkuntza eta prestakuntza profesional eta teknikoko aditu eta profesional ugari erakartzen ditu.
    Gaur,bihar etaetzi,LanbideHeziketanTVET(TechnicalandVocationalEducationandTraining)eta“Excellence for all” aldarrikatzen den heinean, gure hizkuntzak, euskarak, ez dauka legez dagokion lekua Lanbide Heziketan. Testuinguru honetan, Lanbide Heziketako Nazioarteko Topaketa honen atarian, “Lanbide Heziketan euskara ardatz” lemapean mobilizatu gara, oso argi baitugu Hezkuntza Sailak ezin duela Lanbide Heziketaren bikaintasunaz aritu, euskarari dagokion garrantzia ematen ez zaion bitartean.
    Are gehiago, Hezkuntza Sailari esaten diogu, Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan alderdi politikoek sinaturiko Hezkuntza akordioaren balorazioan adierazi genuen bezala, egungo hizkuntza-ereduak gainditu eta euskararen ikas-eredu bakar eta orokortua ezartzeko trantsizio tasatua beharrezkoa dela. Zentzu horretan, Lanbide Heziketak euskaldundu eta ikas-eredu bakarrerako bidea egiteko neurri eta epeak premiazkotzat ditu. Helburu hori erdiesteko hezkuntza iraultza oso bat abian jartzea beharrezkoa dela uste du LABek, non langileon euskalduntzea ezinbestekoa izango den. Hezkuntza Sailaren ardura eta egitekoa da langile guztiek euskarazko hizkuntza-gaitasun egokia dutela bermatzeko neurriak ezartzea.LABek mezu argia adierazten jarraituko du bai Lakuan, bai ikastetxeetan, eta baita edozein kongresutan ere, euskara herri honen hizkuntza baita, baita Lanbide Heziketan ere.

LABek egin duen txostena:

Euskara-lanbide-heziketa