Euskararen presentzia EAEko Lanbide Heziketa Publikoan (txostena)

390

Atzo Kursaalean egindako elkarretaratzean azaldu genuen bezala, EAEko Lanbide Heziketan euskarak duen presentziaren inguruko txosten bat egin du LAB sindikatuak.

Hona hemen datu batzuk:

Gaur eguneko egoera hurrengoa da: Lanbide Heziketa oro har gaztelaniaz irakasten da. Administrazioak dio euskarazko irakaskuntza % 37koa dela, baina ez digu matrikulazio daturik eman nahi.

2021-2022 ikasturteko Lanbide Heziketako ziklo-eskaintza kopurua duzue beheko taulan, hizkuntza ereduka eta lurraldeka ezberdinduta:

Bildu ditugun datuekin EAEko Lanbide Heziketa Publikoan eskaintzen diren ereduen araberako matrikulazio-eskaintzaren taula osatu dugu:

Grafiko hauetan argiago ikus daiteke matrikulazioaren banaketa eredu ezberdinetan:

Ekainaren 15etik 17ra arte Donostiako Kursaalen egiten ari den Lanbide Heziketako World Federation of Colleges and Polytechnics direlakoen munduko biltzarrak (WFCP 2022 kongresua) ematen digun aukera baliatuz, “Lanbide Heziketan euskara ardatz” lemapean mobilizatu ginen, oso argi baitugu Hezkuntza Sailak ezin duela Lanbide Heziketaren bikaintasunaz aritu, euskarari dagokion garrantzia ematen ez zaion bitartean.
Are gehiago, Hezkuntza Sailari esaten diogu, Hezkuntza Lege berriaren testuinguruan alderdi politikoek sinaturiko Hezkuntza akordioaren balorazioan adierazi genuen bezala, egungo hizkuntza-ereduak gainditu eta euskararen ikas-eredu bakar eta orokortua ezartzeko trantsizio tasatua beharrezkoa dela. Zentzu horretan, Lanbide Heziketak euskaldundu eta ikas-eredu bakarrerako bidea egiteko neurri eta epeak premiazkotzat ditu. Helburu hori erdiesteko hezkuntza iraultza oso bat abian jartzea beharrezkoa dela uste du LABek, non langileon euskalduntzea ezinbestekoa izango den. Hezkuntza Sailaren ardura eta egitekoa da langile guztiek euskarazko hizkuntza-gaitasun egokia dutela bermatzeko neurriak ezartzea.