
Maiatzaren 5ean aurkeztutako 6.500 sinadurekin egin bezala, gaurko mobilizazioekin ere, Hezkuntza Sailari ikastaro hauek mantentzeko eskaeran berresten dira hiru sindikatuak
Gaur, maiatzaren 14an, ikastetxe publikoetako ehunka irakasle mobilizatu dira LAB, STEILAS eta ELA sindikatuek deituta. Sindikatuei helarazitako argazkietan ikastetxe publikoetako irakasleak agertzen dira IRALEko murgiltze ikastaroak mantendu daitezela aldarrikatuz.
Mobilizatzeko deialdia hiru sindikatuek egin zuten aurrera daramaten dinamika mobilizatzailearen baitan. Gogoratu dute maiatzaren 5ean aurreko 10 egunetan batutako 6.500 sinaduratik gora aurkeztu zizkiotela jada Hezkuntza Sailari.
Agerikoa da irakasleak ez daudela ados Hezkuntza Sailak IRALEko R ikastaroak bertan behera uzteko hartutako erabakiarekin. Aitzitik, ikastaro hauek beharrezkotzat jotzen dituzte eta hauek mantentzearen alde daude.
Hiru sindikatuak beraz, hezkuntza sailari egiten dizkioten eskaera zehatzetan berresten dira:
- Irakasleentzako euskarazko murgiltze ikastaroak mantentzea (R bidez eskainitakoak barne) langileen ordezkarien gehiengoarekin murgiltze ikastaroen diagnostikoa, indartzea eta dimentsionamendua adostu bitartean.
- Euskaran eta euskal kulturan ardaztutako formakuntzan egun dagoen beharra aitortzea, eta ikastaroak ez murriztea ikastetxeetako mikro formakuntzetara.
- Murgiltze bidezko formakuntza honen irismena eta eragina hobetzeko neurriak langileen ordezkariekin jorratzea eta adostea.
- Formakuntza molde hori bermatzeko, gutxienez orain arteko baliabideei eta inbertsioari eustea.
- Euskaran ardaztutako formakuntza gaur egungo beharretara egokitzea eta indartzea, sindikatuekin negoziatuta.
Euskal Herrirako euskaran ardaztutako hezkuntza sistema burujabea defendatzen dute sindikatuek, euskararen ezagutza eta erabilera bermatuko dituena eta euskal hiztun osoak heziko dituena, gizarte kohesionatu euskaldun baten alde. Horretarako, irakasleentzako euskaran eta euskal kulturan ardaztutako prestakuntza funtsezkotzat jotzen dute, irakasleak baitira ikasleen eta hezkuntza-sistemaren lorpenen eragile nagusiak. Euskararen ezagutzan, soziolinguistikan eta euskal kulturan eta horien guztien transmisioan trebatutako irakasleak izatea eta hauek etengabe formatzea ezinbestekoa da beraz.
> Argazki galeria:

Aldaialde (Gasteiz) 
Altzaga Ikastola (Erandio) 
Anaitasuna Ikastola (Ermua) 
Arrasate Herri Eskola 
Arrasate Herri Eskola1 
Arrasate Herri Eskola2 
Bizarain BHI (Orereta) 
Derioko herri ikastetxea 
Errota eskola (Gasteiz) 
Fleming Ikastetxea1 (Villabona) 
Fleming Ikastetxea (Villabona) 
Garazi eskola (Legutio) 
Goizeko Izarra (Mutriku) 
Igorreko eskola 
Indautxu eskola (Bilbo) 
Intxaurrondo Ikastola (Donostia) 
IRALE_Artatzu Goiko 
IRALE (Donostia) 
Jose Migel Barandiaran BHI_1 (Leioa) 
Jose Migel Barandiaran BHI (Leioa) 
Koldo Mitxelena BHI (Orereta) 
Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea (Orereta) 
Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea (Orereta) Markolako eraikina 
Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea (Orereta) Olibet eraikina 
Mendaro Ikastola 
Mungia BHI 
San Andres eskola (Eibar) 
Santurtzi LHII 
Soraluze BHI 
Tolosaldea LH-Paper Eskola 
Tolosaldea LH-Santa Luzia 
Txorierri BHI 
Txurdinaga behekoa BHI (Bilbo) 
Uribe Kosta BHI 
Zumaiako herri eskola HLHI 
Toki Alai HH eta LH_2 (Irun) 
Toki Alai HH eta LH_1 (Irun) 
Altza Herri Ikastetxea 
Aperribai HLHI 
Karmelo Ikastola (Bilbo)


