Kristau Eskolak ikastetxeetara bidalitako dokumentuaren harira LABen argipenak

227

Aurreko astean Kristau Eskolak ikastetxe guztietara bidali zuen dokumentuaren harira LABek hurrengoa azaldu nahi du:


1.- Aurreko ekainean LABek eta Hezkuntza sailak akordio bat sinatu zuten: 25/26 eta 26/27 ikasturteetan soldata langile publikoekiko parekatzea. Langileen kontrataziorako gardena den eredu bat ezarri eta 2024. urteetan Lan baldintzen homologatzeko azterketa hasi. Adostasunezko publifikazio prozesuetarako araudia negoziatzea, langileak subrogatuz


2.-Gizarte Ekimeneko langileon lan baldintzak Gizarte Ekimeneko mahai negoziatzailean adostu eta arautzen dira. Bakarrik eremu horretan.


3- Aipatutako mahaia ez da bildu otsailaren 2tik eta data horretatik ez da egon inolako kontakturik ezta borondaterik patronalen aldetik adostasunik lortzeko edo blokeo egoera gainditzeko. Beraz ez dago inolako interlokuziorik KEren eta AICE-IZEAren partetik gatazka ekiditeko.


4- Kristau Eskola eta AICE-IZEA dira Gizarte Ekimeneko langileen lan baldintzak hobetu behar dituzten subjetuak: lan kargak arindu, feminizatu eta prekarioen dauden kolektiboentzako hobekuntzak ezarri, lanpostuak mantentzeko benetako konpromisoa hartu, eros-ahalmena berreskuratzea….eta abar.


5- 2021ean LABek Ikastolen Elkartearekin eta EIBrekin lan hitzarmena sinatu zuen eta momentu honetan harremanak ez daude etenda eta negoziazioak daude ikastoletako langileen lan baldintzak hobetzeko.


Hau guztia esanda animatzen zaituztegu 17, 18 eta 19an deituta dauden grebetan jarraipen zabala egitera gure lan baldintzak eta gure bizitza duinen alde.


ANIMO ETA AURRERA!

PDF Embedder requires a url attribute