Irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema iragankor berria arautzen duen errege dekretua argitaratu da EAOn

528

2022ko apirilaren 13ko dataz ragitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema iragankor berria, 2023 eta 2024ko hautaketa-prozesuak nolakoak izango diren arautzen duena.“Bitartekoen Legea” izenaz ezagututa, abenduaren 28ko 20/2021 Legea da, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa.

Errege Dekretua irakur dezakezu ESTEKA honetan (gaztelaniaz).

EAEko Hezkuntza Sailaren ebazpenak eta deialdiak

ADINAGATIK MURRIZKETA
2022/2023 ikasturtean, adinagatik irakastorduak murrizteko behin-behineko ebazpena argitaratu da EAEko Hezkuntza Sailaren webgunean..
Erreklamazioak: apirilak 25 arte( egun hau barne), Hezigunean.

HEZKUNTZA IKUSKARITZA- ZERBITZU EGINKIZUNAK ETA ORDEZKAPEN ZERRENDA ZABALTZEA.
Hezkuntza ikuskaritzako 5 lanpostu zerbitzu eginkizunean betetzeko deialdia argitaratu da eta ordezkapenen zerrenda zabaltzen da.
-Eskaerak: apirilak 13tik maiatzaren 6ra (biak barne), Hezigunean.
Osasun arrazoiengatik klase orduen 1/3 murrizketen behin-betiko ebazpena argitaratu da.