(Euskal Herria, Baliabide pedagogikoak)
Indarkeria matxista egiturazkoa da, bizitza esparru guztietan gertatzen da. Sistema patriarkalak emakumeok eta sexu-genero arauarekiko disidenteak garen pertsonak egokitu nahi diguten mendeko lekuan mantentzeko duen moduetako bat da.
Guztion ardura da baliabide eta mekanismo guztiak martxan jartzea horrelakorik gertatu ez dadin.
Balio feministetan oinarritutako hezkuntza eredu baten alde, gure ikastetxeetan badugu zer esan, badugu zer egin. Gaur hezten ditugun haurrak biharko jendartea osatuko duten horiek baitira.
Azaroak 25ean, Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko eguna izanda, zuen eskura jarri nahi ditugu baliabide desberdinak batzen dituen zerrendatxoa, irakurgai, abesti eta bestelako bitartekoez osatua, gaia lantzeko lagungarri izateko helburuz. Badakizue, horretaz gainera, hilero, 8ero, pedagogia feministari buruzko sarreratxo bat partekatzen dugula zuekin: http://www.infoadm.org/irakaskuntzalab/pedagogia-feminista.
INDARKERIA MATXISTAREN AURKA IRUTEN
Materiala hemen deskargatu dezakezue:
Bestetik,gonbita egiten dizuegu LAB sindikatuak egun honetarako deitzen dituen mobilizazioetan parte hartzera: