Ikasturte berria, arazo zaharrak

508

Ikasturte berria hasi dugu hezkuntzako langileok, iaz bezala ez-ohiko neurriekin, ohiz gaindiko lan zamarekin eta egoeran eskatzen duen baino baliabide gutxiagorekin. Egoera honetan ekin behar izan diogu ikasturte berriari EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxetako langileok ere, baina zailtasunak zailtasun, ilusioz eta gogoz ekingo diogu ikasturteari eta borrokarako prest halabeharrez. Borroka baita langileok dugun eraldaketarako tresna garrantzitsuenetako bat!
Eta aurten ere badugu zer borrokatu Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan. Hezkuntzan oro har dauden arazoez gain (baliabide falta, inbertsio falta, sareen arteko leia,…), badira iazko ikasturteetatik itxi gabe ditugun hainbat kontu, nahiz eta batzuek hitzarmena sinatu presa handiz, behar bezalako sendotasunik ez zuten konpromiso eta prozedurak adostu zituztenez, arazoek hor jarraitzen dute.
Horien artean dugu Lanbide Heziketan orduen banaketa erregularraren inguruan arautegia falta dela eta sortzen diren arazoak, bikoizketa eza praktika orduetan, etab.
Baina baita birkokatze lan-poltsa prozedura sinatu zen moduan sinatzeagatik eta patronalei eman zitzaien arnas bola dela eta, ondoren etorri diren ondorio larriak LABen ustez. 2019/20 ikasturtean birkokatze lan- poltsa prozedura inprobisatua jarri zuten martxan sinatzaileek, ikastetxeei berdintasun, gaitasun, meritu eta gardentasun printzipioak betearazi gabe diru publikoa jasotzen duten zentro guztiei betearazi behar zaien moduan. Eta 2020-21 ikasturteko prozedura ere bide beretik joan da. Ikastetxe batzuek ez dituzte aipatutako printzipio horiek bete nahi izan, eta patronalek egoera hori ez dutenez zuzendu, diru publikoarekin nahi bezala langileak kontratatu eta kaleratzen jarraitzen dute inolako ondoriorik jasan gabe ikastetxe eta patronalek, bai aldiz lanpostua galdu duten langileek. LABen ustez onartezina eta salagarria da egoera hau, horren adibide da 30 bat ikastetxek da lanpostu libreen zerrenda egin dituzten tranpak, kaleratuak izan diren eta birkokatzea eskatu zuten langileak beraien ikastetxean ez hartzeko.
Hori guztiaa dela eta, LABek bilera eskaera egin dio Gizarte Ekimeneko birkokatze batzordeari, urtero eskatu eta oraindik jaso ez ditugun datuak berriro eskatu ahal izateko batetik, eta egoerari buruzko azalpenak eskatzeko bestetik. Harrigarria egiten baitzaigu behin eta berriro kaleratuak izan diren, birkokatuak izan diren eta ikastetxeetan izan diren beharren datuak eskatu arren, bigarren ikasturtez inongo datu ofizialik jaso ez izana.
Bitartean, langileen ondoan jardungo dugu borroka gure eskubideen eta eraldaketaren alde!!!!

1.info_Ikasturte-hasiera