Nafarroako Gobernuak iragarri duenaren arabera, abuztuaren 19 eta 20an burutuko dira praktiketako funtzionarioak diren langileei, behin-behineko destinoa duten langileei eta prestakuntzarako zerbitzu bereziak dituzten langileei 2021-2022 ikasturterako destinoak esleitzeko egintzak.
Parte hartzeko epea zabalik egongo da abuztuaren 19ko goizeko 8:00etatik abuztuaren 20ko goizeko 9:00etara.
Destinoak esleitzeko egintza telematikoki egingo da, web fitxan argitaratutako jarraibideen arabera.
Egun hauetan argitaratuko dira eskainitako lanpostu hutsen eta deitutako pertsonen zerrendak:
Behin-behineko zerrendak: 2021eko abuztuaren 13a, ostirala.
Erreklamazio epea: 2021eko abuztuaren 14tik 16ra (biak barne)
Behin betiko zerrendak: 2021eko abuztuaren 18a, asteazkena.
Web fitxa ikusi (Nafarroako Gobernuko web guneko euskarazko informazioa ez dago eskuragarri).
Jatorrizko albistea HEMEN