EAEko Hezkuntza Sailak esleipenei buruzko informazio berriak argitaratu ditu

425

EAEko Hezkuntza Sailak honako informazio hauek argitaratu berri ditu:

IKASTURTE HASIERAKO ESLEIPENAK

Langileen egonkortasun prozesuan, iragarki taulan, egonkortutako pertsonen zerrendaren behin betiko argitalpenaren hutsen zuzenketa argitaratu berri dute, ADI!!

ABUZTUKO ESLEIPENAK, ORDEZKOAK:

Hementxe egun hauetako data garrantzitsuak:

  • ABUZTUAREN 13a:

14:00 Hautatzeko lanpostuen zerrenda argitaratuko da

  • ABUZTUAREN 13tik 17ra:

Irakaslegunean lanpostuak eskatzeko epea, abuztuaren 13ko 14:00etatik abuztuaren 17ko 12:00ak arte.

  • ABUZTUAREN 20a:

14:00 Esleipenaren behin-behineko ebazpena argitaratuko da. Erreklamazioak: abuztuaren 20ko 14:00etatik 23ko 14:00ak arte, hurrengo helbidean: ikhaerreklamazioak@euskadi.eus ABUZTUAREN 26a:

14:00 Esleipenaren behin betiko ebazpena argitaratuko da.

Prozesuaren sarbidea Irakaslegunearen bidez egingo da. Lotura honetan (ikusi “abuztuko ordezkogaiak” atalean dagoen bideoa)

Informazio gehiago behar izanez gero, gurekin harremanetan jarri.