Bilboko Hijas de la Cruz Ikastetxeko enpresa-komiteak eta familiek elkarretaratzea egin dute Bilboko Hezkuntza Ordezkaritzaren aurrean. Bertan, honako ohar hau aurkeztu dute ikastetxeko enpresa-komitearen eta familien izenean:
“Bihar, urtarrilak 29, EAEko eskoletako aurre-matrikulazioaren azken eguna dela eta, gaur arratsaldean, langileekin bat eginez, Bilboko HIjas de la Cruz ikastetxeko familiek, matrikulazio sinbolikoak ekarri dituzte Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara, Hijas de la cruz ikastetxean jarraitu nahi dutelako.
Hona etorri gara, familiak eta langileak bat eginik, merezi dugun tokia eskatzera, gure ikastexea zabalik mantentzen bada gurea sentitzen dugun ikastetxe honetan geratuko garelako; bertan hezkuntza proiektu bat martxan dago eta ezin da egun batetik bestera desagertarazi. Gure familiak diren bezala maite ditugu, eta beraiekin batera, denok elkarrekin, aurrera jarraitu nahi dugu aipatutako hezkuntza proiektua haziz.
Hijas de la Cruz kongregazioak Bilboko ikastetxearen itxieraren berri eman ondoren, langileak eta familiak ditugun kezka eta ezintasuna adierazi nahi ditugu. Berri txar hori aurrematrikulazioa baino bost egun arinago eman ziguten, familiek seme-alaben etorkizun onena zein den aztertzeko astirik edo denborarik eman barik.
Gure ikastetxearen itxierak Bilboko Alde Zaharrean dagoen eskola eskaintza urria murriztuko du, eta ikasleek ezin izango dute datorren ikasturtea beraien bizilekutik gertu ikasi, auzoko eskoletan plazarik ez dagoelako.
Alde Zaharreko eskola mapa hobetzeko beharrezkoak gara, horregatik ere gure zentruaren jarraipena ezinbestekoa da”.