Mahai negoziatzailea eta parekidea deitu ditu urriaren 24rako
2023ko azaroaren 9an Sukalde eta garbiketako mahai negoziatzailean akordioa sinatu zen.
Alde batetik ekoizpen gorabeherengatiko kontratuen iraupenari eta lanpostuen zerrendan sartuko diren egiturazko plazen inguruan eta bestetik langileen osasuna zaintzeko Hezkuntza Saileko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak protokolo espezifiko bat garatuko zuela jasotzen duen akordioa sinatu zuen LABek. 60 urte bete ondoren, lan-eremuan haien osasuna babesteko neurriak hartzeko, prebentzioko neurriak zein neurri aringarriak jartzeko konpromisoa hartu zuen Hezkuntza sailak. Akordio honek lanaren egokitzapena dakar, lanaldia herenean murriztea ekar dezakeelarik. LABetik gatazka kolektiboa sartu genuen, akordioaren azken atal hau ez betetzeagatik.
Hezkuntza sailak akordioa betetzeko prestutasuna azaldu badu ere, ez du bestelako konpromisorik hartu, beraz, ez ginen adostasunera heldu. LABetik kezkaz bizi dugu egoera hau demanda judiziala sartu dugu.
Bestalde, 24rako deitu den bilera bitan banatzea eskatu dugu, lehenengo, mahai parekidea, akordioa bete dezaten zehaztu behar zen protokoloa ekartzea eskatuz, eta bestetik LEParen prozesua bukatu aurretik lekualdatze lehiaketaren datak eskatzeko. Ondoren, mahai negoziatzailea prozesu guztien informazioa eta garapena negoziatzeko, eta Lan hitzarmenaren negoziazioa hasteko zirriborroa eskatuz.
Iazko ikasturtean Lan Hitzarmena negoziatzeko bi mahai negoziatzaile izan genituen, azkena 2023ko abenduaren 22an, bi mahai hauetan ez ziguten negoziatzeko txosten integralik aurkeztu, soilik hasierako artikuluen proposamena egin ziguten. Behin eta berriz eskatu genion Hezkuntza sailari mahaiak martxan jarri zitzan.
Ekainean Hezkuntza sailak mahaiak bertan behera uztea erabaki zuen gobernuaren aldaketaren atarian geundelako eta LAB sindikatua kalera atera zen Hezkuntza Sailak LAB sindikatuarekin zeukan Akordio Laborala bete zezan.
LAB sindikatua langileen lan baldintzak hobetzeko eta akordioak bete daitezen mahai negoziatzaileetan zein kalean borrokatuko da.
Ikusi eskuorria