Hezkuntza Laguntzako Espezialista ordezkoentzako asanblada irekiak prestatu ditugu datorren maiatzaren 3an BIlbon, Donostian eta Gasteizen. Lehenengo bietan, bilerak LABen egoitzetan izango dira; Gasteizkoa, aldiz, Martxoak 3 elkartearen lokalean.
Ordezkoentzako oinarrizko informazioa eta ordezkaguneari buruzko argibideak emango ditugu bertan.Ordezkoa bazara animatu etortzera eta ezagutzen dituzun ordezkoak ere gonbidatu gurekin batzera.
