1- Egutegia (22.2 artikulua)
Hezitzaileen egutegia. Hezitzaile bakoitzarentzat 200 lan egun ezartzen dira, irailaren 1etik uztailaren 31rarte, biak barne. 200 egun hauetatik 196 umeei arreta zuzena emateko izango dira.
2- Haurreskoletako egutegiak zehaztea (24. artikulua)
Hitzarmen honen 22. artikuluko lehen lerroaldeko baldintzak kontutan hartuz, Haurreskolak Partzuergoak zentro guztietarako egutegi orokorra proposatuko du Haurreskolak Partzuergoak. Egutegi horretan oinarrituta, zentro bakoitzak, zehaztea dagokion jai egunak txertatuko ditu, jarraipen batzordean adostu ondoren. Egutegia aurreko ikasturtearen amaieran (ekaina) onartuko da eta irailaren lehengo astean berritsiko da Egutegi hauek, eraginkorrak izateko, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritzak onartuak izan beharko dira.