Heziketa Bereziko kontsolidazio deialdiak negozitzeko eskatuko dugu ostegunean Bilboko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean

553

Heziketa bereziko Kontsolidazio deialdiak negoziatu orain!!
Ikasturtea hasi denetik bi hilabete oso pasatu dira. Penagarria izan da orain arteko EAEko Hezkuntza Sailaren jokabidea. Behin eta berriz eskatu diogu langileon eskariak entzun eta egoera bideratzeko bilerak egitea. Antza, Hezkuntza sailak ez digu entzun nahi.
Orain gainera kontsolidazio deialdiak ate joka ditugu, baina hezkuntza sailak antza denez ez du langileokin deialdi hau negoziatu nahi.
Bada garaia sailari argi adierazteko badugula gai honetan ere zer esan.

Horregatik datorren ostegunean, azaroak 3 , mobilizatzera deitzen zaituztegu.
Arratsaldeko 18:00etan Bilboko Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzaren aurrean elkartuko gara.

Etorri eta borrokatu dezagun.

Elkarrekin indartsuagoak gara!