Azken Berriak Hezkuntza Publikoko irakasleentzat

485

2023-2024 ikasturtearen Birbaremazioa::

Epea: 2022ko azaroaren 7tik 15era arte, biak barne. Lotura honetan informazio gehiago duzue.
Datorren astean LAB sindikatuak birbaremazio prozesua azaltzeko egingo
duenaren berri emango dizuegu.

Hautatze-prozesuetan alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letraren zozketaren emaitza:

«J» letrak zehaztuko du nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2023-2024 ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan.
Era berean, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeran parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, «J» letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta
izenaren arabera.

Atxikipenak:

Behin behineko emaitzak argitaratu dira. Lotura honetan informazio gehiago.

Ikasturte hasierako esleipena:

Lanpostuaz jabetu ez ziren hautagaien kasurako argitaratu da ebazpena. Lotura honetan informazioa.