Heziketa Bereziko egonkortzeko salbuespeneko prozesuaren inguruko asanbladak antolatuko ditugu

236

Heziketa bereziko Egonkortzeko salbuespenezko prozesuaren deialdia 2022ko abenduaren 29an argitaratu zen baina bertan kolektibo bakoitzean eskatzen zen titulazioa ez zen agertzen.

LABetik eskaera bat bideratu genion administrazioari hau lehenbailehen argitzeko beste gauza batzuen artean. 2023ko urtarrilaren 10ean EHAAn argitaratua izan zen kolektibo bakoitzean lanpostu finko bat lortzeko beharrezkoa den titulazioa.

Izen-emate epea ez dago irekita eta deialdiak ez du zehazten noiz irekiko den. Otsailaren hasieran asanbladak antolatuko ditugu, prozesuaren nondik norakoak eta zalantzak argitzeko.LABen irakurketa eta bideoa mezu honekin batera atxikituta bidaltzen dugu ere.