Heziketa Berezian jardun murriztuko kontratuei uko egin ahal izatea #lortu dugu

628

EAEko Hezkuntza Sailarekin gaur izan dugun mahai negoziatzailean jardun murriztuko kontratuei uko egitea ahalbidetuko duen akordioa sinatu dugu.

Ikasturte hasierako esleipenetan lanpostu guztiak bakante gisa eskainiko dira, jardun osokoak, nahiz erdikoak. Horrela, lanpostu hauek eskuratuko dituen langilea lanpostu horretara lotua geldituko litzateke, LEP prozesu batean lanpostu hori atera arte edo langile finko batek lekualdatze baten bidez lanpostu hori eskuratu arte.

Gaur LABek sinatutako akordioaren bidez, jardun erdiko lanpostua eskuratzen dutenek ikasturtea amaitu baino arinago horri uko egiteko aukera izango dute; eta, ondorioz, hurrengo ikasturteko esleipenetan parte hartu eta beste lanpostu bat eskuratu ahalko du.

Jardun osoko bakantea daukaten langileek ere beren kontratuari uko egin ahal izateko aukera izateko borrokatzen jarraituko dugu LABetik.