Gurasotasun lizentzia Gizarte segurantzan tramitatu behar da. Gaur egun, baimena 16 astekoa da. Gure kasuan, 4 aste gehiago gehitu ahal dira eta horrela, 20 astera luzatuz baimen osoa. Hasieran, jakinarazi behar da lizentzia jarraian edo zatika hartuko den.
Legeak aurreikusten duena | Kontratupean egonez gero | Baimen guztia jarraian hartuz gero |
16 aste | + 2 aste | + 2 aste |
-Lehengo 6 asteak umea jaio eta segituan hartu behar dira etenik gabe. -Hurrengo 10ak, asteka hartu daitezke umeak 12 hilabete bete arte (gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi behar da). | Ezin dira zatitu* | Ezin dira zatitu* |
*Hobekuntza hori etenik gabe gozatu beharretik salbuetsita geratuko dira, izendapenaren edo kontratuaren iraupena dela eta, etenik gabe hartu ezin dutenak; kasu horretan , hurrengo izendapenean edo kontratuan berehala jarraituko dute baimenarekin , harik eta agortu arte, betiere ere haurrak 12 hilabete bete aurretik.
- Lizentzia bi aste gehiagoz luzatuko da haurrak aniztasun funtzional fisiko, psikiko edo sentsorialen bat badu, eta bigarrenetik aurrerako haur bakoitzeko, (erditze multiplearen kasuan) aste bat guraso bakoitzarentzat.
- Oporrak tartean egonez gero (abuztuko 30 egun), baimena amaitu eta jarraian berreskuratu beharko dira. Baimena zatitua hartuz gero, oporrak baimenaren lehengo zatia disfrutatu eta jarraian hartu beharko dira.
- Lizentzia hauek transferiezinak dira.
- Lizentzia etenik gabe nahitaezkoa izango da kasu hauetan: (Kasu honetan 2 aste gehiago luzatuko da 20 aste bete arte)
- Bi gurasoetako batek lanik egiten ez duenean.
- Adopzio, zaintza edo harreretan, haurra 12 hilabetetik gorakoa denean.
- Lizentzia zatika hartzen denean , aste osoetan banatuta hartuko da, eta lizentzia zati bakoitza hartzeko aurreabisu errebokaezina egin beharko da, gutxienez 15 egun lehenago.
- ORDEZKOEN KASUAN: Gurasotasuneko nahitaezko zatia hartu ondoren ordezkoen kasuan kontratu berri bat izendatzen zaienean, gurasotasun lizentziarekin jarraitu ahalko dute. Horretarako, esleipen bat jasotzen dutenean lanera ez direla joango eta gurasotasun lizentziarekin jarraituko dutela adierazi behar dute (kasu honetan ez da 15 egun lehenago abisatu behar edo aste osoko zatiak hartu behar), horrela lizentzia guztia agortu arte edo umeak 12 hilabete bete arte.