LABek hitzarmen berriaren proposamenean dauden gaien inguruko akordio partzialik ez du sinatuko.
Gaur, abenduak 2, mahai negoziatzailea izan dugu. Hurrengo gaiak landu ditugu.
LEP merezimendu lehiketa
Hezkuntza Sailak orain arte eta legeak aginduta abenduaren 31n prozesua bukatuko zela esan digu. Aurreko hilabeteetan Hezkuntza sailak akordio partzial baten bitartez irailaren 1era jabetzak atzeratzeko saiakera egin du, ikaslengan hezitzaileen aldaketak izan dezakeen eraginagatik.
Gaur guztion harridurarako finko izaera eta jabetzak irailaren 1era atzeratuko direla esan digute. Hala ere, LABetik kontratu finkoen sinadura uda baino lehen egitea eskatu dugu. Hezkuntza sailaren utzikeriaren ondorioz, finkotasunaren onurak ezingo dira ordurarte baliatu. Besteak beste, ezingo dituzte errelebu kontratuak ordura arte eskatu.
LABetik LEP merezimendu lehiaketaren inguruko hainbat galdera mahaigaineratu ditugu. Zalantza guzti horien erantzunak jarraibide edo “ohiko galderen” bitartez publiko egitea eskatu dugu.
Besteak beste, mediku azterketak egiteko alta egoeran egon behar dela argitu digute, bajan egonez gero, hau atzeratu daitekeelarik. Mediku azterketaren bitartez lanpostuaren funtzioak betetzeko gai zarela egiaztatu arte ez da finkotasunik lortzen.
Behin mediku azterketa gaindituta, finkotasuna aldiz, baja egoeran sinatu daiteke.
Besteak beste, mediku azterketak egiteko alta egoeran egon behar dela argitu digute, bajan egonez gero, hau atzeratu daitekeelarik. Mediku azterketaren bitartez lanpostuaren funtzioak betetzeko gai zarela egiaztatu arte ez da finkotasunik lortzen.
Behin mediku azterketa gaindituta, finkotasuna aldiz, baja egoeran sinatu daiteke.
Gaurkoan ere, argi adierazi zaigu lanpostua eta ikastetxea edo itinerarioa ez direla gauza berdina. Dotazioa berritzegunera edo lurralde ordezkaritzetara (kolektibo txikietako batzuk) lotuta dago eta ez ikastetxera, beraz, ikastetxeak edo itinerarioak aukeratzeko ohiko prozesuak egin beharko dira.
Gogoratu, gaur gaueko 23:59an lanpostuak aukeratzeko epea itxiko dela.
Lan hitzarmen berria
Gaurko bileran, bi akordio partzial sinatzeko proposamena luzatu digu hezkuntza sailak. Bata, ZHIen titulazioaren ingurukoa eta bestea, produkzio-beharretarako kontratuen luzapenaren ingurukoa. Akordio partzial hauen edukia lan hitzarmen berrian txertatuta dagoenez, LABetik hauek alde batera utzi eta lan hitzarmen osoa sinatzeko garaia dela adierazi dugu.
Mahaian bertan adierazi zaigu, hitzarmena sinatzeko mahaiaren deialdia egiteko sailburuaren oniritziaren zain daudela. LABetik hezitzaileon aitortzan aurrera urratsak emateko, sinadura hori lehen bailehen burutu behar dela esan dugu.
Beraz, hitzarmena sinatzeko mahai negoziatzailea urgentziaz eskatu dugu.
Hurrengo LEP eskaintza
Hezkuntza sailak 182 lanpostu berriren eskaintza egingo duela iragarri digu. 2023 eta 2024an jubilazio, ezgaitasunengatik eta hutsik geratu diren lanpostuak, alde batetik eta bestetik, %8ko behin-behinekotasun tasara jaisteko eskaintza berria litzateke. Horietatik 5 ZHIenak dira eta 177 HLEenak. Portzentaia hau kalkulatzeko ez dira jardun erdiko lanpostuak aintzat hartu. LABetik gogorarazi dugu, lan hitzarmen berriaren baitan lanpostu erdiak oso bihurtzeko plan bat eta LEP eredua negoziatu behar direla. Gainera, hau sinatuz gero, %5eko behin-behinekotasun tasa bete beharko litzatekeela eta ondorioz, lanpostu gehiago eskaini beharko liratekeela.