Heziketa Berezia EAE: LEP merezimendu lehiaketa. Ohiko galderak

119

LEP merezimendu lehiaketa. Ohiko galderak

Zein da lanpostuak aukeratzeko epea?

Azaroaren 27tik abenduaren 2ra arte.

Nondik egingo da esleipena?

Hezigunea web-gunean egin behar da lanpostuen aukeraketa:

Hezigunea – eremu pertsonala – izapideak langileen sailarekin – administrazio izapideak – EPE 2022. lan legepeko hezitzaileak. Salbuespenezko egonkortze prozesua – plazak hautatzea.

Nork parte hartu behar du esleipenean?

Puntuazioaren araberako zerrendan dauden hautagai guztiek.

Ze lanpostu aukeratu behar dira?

Kategoriaren arabera zerrendan dauden lanpostu guztiak. Interesaren arabera zerrendatzea komeni da. Bestela, puntuazioaren arabera ofizioz bat esleituko da, hiru lurraldeetako edozein lanpostu, ebazpenean argitaratutako irizpideen arabera: lotura

Aukeratutako lanpostuak ikastetxe zehatz batean lanean hastea ahalbidetuko du?

Lanpostuen aukeraketa egitean (dotazio zenbakia) ezin dugu zihurtatu behin-behineko lanpostuen zerrendan zehazten den ikastetxean lanean hasiko garenik. Dakizuen bezala, lanpostuak berritzeguneari lotuta daudelako eta ez ikastetxeari.

Hizkuntza eskakizunak nola eragingo du?

Euskarazko hizkuntza eskakizuna duten langileek euskara hizkuntza eskakizunik gabeko lanpostuak aukeratu ditzakete. Euskara eskakizunik gabeko lanpostuak ere euskara eskakizuna duten langileei ofizioz esleituak izan daitezke.

Jardun erdiko lanpostuak zeintzuk dira?

A02an 3470 894 Gorbeialde eta B07an 3470 672 Julio Caro Baroja

Horiek ere ofizioz esleitu daitezke?

Bai

Uko egin ahalko zaio esleitutako lanpostuari?

Bai. Uko egiteko modua, prozesuaren bukaeran aurkeztu beharreko dokumentazioa ez aurkeztea da.

Uko egiteak ondorioren bat ekarriko du?

Bai, finko izaera ez lortzea. Ordezkoen zerrendei begira, ez du ondoriorik izango. Aldi berean, norberak gaur egun betetzen duen bakantea ez bada merezimendu lehiaketa honetan eskaini, bakante horretan lanean jarraitzeko eskubidea ere ez da galtzen.

Lanpostuen zerrenda non dago?

Azaroaren 25ean argitaratutako ebazpenaren II. Eranskinean: Lotura

Jabetzak noiz egingo dira?

Hezkuntza sailak oraindik ez du argitu jabetzak noiz egingo diren.