EAEko Hezkuntza Sailak sektore feminizatuena eta lan baldintza okerrenak dituen kolektiboa gutxiesten jarraitzen du

88

Sukalde eta Garbiketako lekualdatze lehiaketa eta LEPa

Dakizuen bezala, 2021etik ez da finkoen lekualdatze lehiaketarik deitu. LABek kontsolidazio prozesua bukatu baino lehen eta hutsik dauden lanpostu guztien eskaintzarekin deialdia egitea eskatu du behin eta berriro. 2024ko ekainaren 26an burutu zen kontziliazio saioan lekualdatze lehiaketa 2024ko irailaren 1a baino lehen egiteko eskaerara batu ginen sindikatu guztiak eta azkenengo mahai parekidean Hezkuntza sailak abenduaren 31 baino lehen prozesua burutuko zela esan zuela azaldu genuen.

Hezkuntza sailaren ordezkariak azken honetan berrestu zen eta nahiz eta data zehatzik ez eman, kontsolidazio prozesua bukatu baino lehen lekualdatze lehiaketaren deialdia egingo zela esan zuen.

Gauzak horrela eta honen inguruan LABetik egin dugun eskaerari erantzunez Hezkuntza sailetik urtea bukatu baino lehen ez dela leku aldatze lehiaketarik egingo erantzun digute.

Bestalde, LEP prozesuaren bukaeraren inguruan ez dugu berririk eta oraindik eman behar diren pausuak eta hauek ebazteko behar diren epeengatik, ez dugu aurreikusten abenduaren bukaerarako amaituko dutenik.

Beraz, berriro ere gure kolektiboa gutxiesten duen Hezkuntza sailaren aurrean gaude, irakaskuntzako kolektibo guztietan egin baita leku aldatzea Lepa baino lehen, gure kontsolidazio prozesua motelago doa, lan hitzarmenaren negoziazioaren inguruan ez daukagu inongo berririk, oraindik ez da neurririk hartu 60 urte baino gehiago duten langileen jardunaren inguruan,….

Gauzak horrela mobilizazioetara jotzea baino ez zaigu geratzen, adi hurrengo deialdira!!

Astelehena abenduaren 2an, goizeko 10,30ean, Bilboko Eusko jaurlaritzaren ordezkaritzaren aurrean kontzentrazioa burutuko dugu.

INFO_SuTaGar-2024-11-28_Elebi