Heziketa Berezia EAE: Lan Hitzarmenaren negoziaketaren bukaerarako mahai negoziatzaileen deialdiak jaso ditugu.

272

Gehiengoak sinatuz gero lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena izango dugu.

Hezkuntza sailak urriaren 2an sindikatuoi akordio partzial baten proposamena helarazi zigun. Bertan harremanik ez
duten bi gairen inguruko proposamenak daude. Alde batetik, Zeinu Hizkuntzako Interpreteen zerrendetan dagoen
ordezkogai falta konpontzeko titulazio berriak onartzeko proposamena eta beste alde batetik, LEP merezimendu
lehiaketaren lanpostuen jabetzak 2025eko irailaren 1ean formalizatzeko proposamena.

LABetik argi dugu ez dela momentua akordio partzialak egiteko. Lan Hitzarmena bere osotasunean isteko garaia
da. Horregatik Hezkuntza Sailari negoziazio egutegi bat eskatu diogu eta Zeinu Hizkuntzako Interpreteen
titulazioen proposamena lan hitzarmenaren negoziazioan txertatzea.

Zeinu Hizkuntzako Interpreteen zerrendetan dagoen arazoa aspaldi jakinarazi diogu Hezkuntza Sailari eta hau
konpontzeko eta kolektiboari dagokion titulazioak onartzeko proposamena egin genuen 2024ko urtarrilaren 31n.

LEP Merezimendu lehiaketari dagokionez, LABetik 2024ko irailerako prozesua bukatuta egotea eskatu badugu ere,
administrazioari berandu egin zaio. LABetik egindako proposamena aztertzen ari gara, betiere abenduaren 31 baino
lehen finko izaera eskuratzea helburu izanik eta lekualdatze lehiaketa prozesua hurrengo ikasturtean ere egin behar
dela jakinik.

Gauzak horrela, jaso dugun azken berria urriaren 22 eta 29rako mahai negoziatzaileen deialdia da. Urriaren 29an
Heziketa Bereziko hitzarmen berria sinatzeko eta LEParen inguruan erabakiren bat sinatzeko bilera izatea proposatu
dute.

Gogoratuko duzuenez, ekainaren 23an jaso genuen zirriborroari ekarpenak egin genizkion. Ez genuen erantzunik
jaso mahai guztiak bertan behera utzi zituztelako. Mobilizazioak.

Momentu honetan, Lan hitzarmenaren zirriborro berriaren zain gaude. Dagozkion ekarpenak egingo dizkiogu
langile kolektibo guztietan lan baldintzetan hobekuntzak lortu bidean.

Hemen negoziazioa eta mobilizazioen bitartez lortutakoak laburbiltzen duen taula.

Heziketa Bereziko kolektibo guztientzako onurak ekarriko dituen lan hitzarmena lortzera goaz!