Heziketa Berezia EAE: Lan hitzarmen berriaren ondorioz 300dik gora lanpostu berri lortu ditugu

1041

Gaur, sindikatuok mahai parekidera deituak izan gara. Bertan, Hezkuntza Saileko ordezkariek datorren ikasturteko beharren aurreikuspenak aurkeztu dizkigute eta datozen prozesuen egutegia aurkeztu digute.

Aurreikuspenak

Lan Hitzarmen berriari esker 300 lanpostu berritik gora eskainiko dira bakante bezala. Hala ere, aurreikuspen hauek egiteko irizpideak, lan hitzarmena sinatu dugun sindikatuokin negoziatu gabe egin direla salatu dugu LABetik. Lan hitzarmenean sinatu genuen gisa, baliabideak esleitzeko irizpideak negoziatu eta adostu behar dira. LABetik hori egiteko egutegi bat eskatu dugu.

Bereziki, Okupazio Terapeuten, Fisioen, ZHIen, Traskriptoreen eta Gizarte Langileen aurreikuspenak ez dizkigutela aurkeztu salatu dugu. Kolektibo hauetako langileak esleitzeko irizpideak negoziatzeak berebiziko garrantzia du, azken urteetan ez delako ia igoerarik egon, nahiz eta artatu beharreko ikasleen igoera nabarmena izan den. LABetik datorren ikasturterako kolektibo hauetan baliabide igoera bat ematea borrokatuko dugu.

Jardun erdiko lanpostuen portzentaia %20aren bueltan mantentzen dela ere salatu dugu LABetik. Hitzarmenean sinatutako jardun erdiko lanpostuak oso bihurtzeko plana negoziatzearen garrantzia azpimarratu dugu.

Aurreikuspen hauei idatziz ekarpenak egitekotan gelditu gara.

Egutegia

Datorren ikasturtera begirako prozesuen inguruko egutegiaren inguruan aritu gara ondoren. Gaur bertan, jardun erdiei eta ordezkapen kontratuei uko egiteko epea zabaldu da, maiatzak 19a arte. LABetik lanpostuen behin behineko zerrenda argitaratzea eskatu dugu, uko egite horiek ahalik eta informazio gehienarekin egin ahal izateko. Administrazioak gaur bertan publiko egingo dituela adierazi digu. Kontuan izan, behin-behineko zerrendak direla eta aldaketak egon daitezkeela. Uko egiten dutenek ikasturte hasierako esleipenean (COCU) parte hartu beharko dute. Nahiz eta ukoa orain egin, abuztuaren 31ra arte luzatuko dira kontratu horiek. LABetik jardun osoko bakanteei uko egin ahal izatea ere eskatu dugu eta hori lortu ahal izateko, ordezkoen araudia negoziatzen jarraitzeko bilera eskatu dugu.

Hurrengo prozesua Berritzeguneei lotuta gauden hezitzaileon ikastetxeen esleipena da. Bertan, hezitzaile finkoek eta bakantedunek parte hartu beharko dute. Prozesu hau, telematikoa izango da eta bakoitzari dagokion berritzeguneko ikastetxeen artean aukeratu beharko da. Horretarako, bakoitzaren jarduna eta hizkuntza eskakizuna betetzen duten lanzentruak bakarrik aukeratzen ahalko dira.

Prozesuak bi zati nagusi izango ditu:

1. Finkoen fasea. Fase honetan finko zaharrek eta berriek parte hartu beharko dute. LEP merezimendu lehiaketan finkatuko diren hezitzaileek prozesu horretan izendatutako berritzeguneko esleipenean parte hartu beharko dute.

2. Bakantedunen fasea. Fase honetan bakantearekin jarraitzen duten langileek parte hartu beharko dute. Hau da, merezimendu lehiaketan eskaini ez diren lanpostuetan dauden bakantedunak.

Finkotasunari dagokionean maiatzaren amaierarako kontratuak sinatzea aurreikusten du hezkuntza sailak. Nahiz eta, bajan egonda ezin den kontraturik sinatu, esleipenetan berdin parte hartuko dute eta alta hartzean mediku azterketa egingo dute eta ondoren kontratuak sinatu. Bitartean, barne mailako dokumentu baten bitartez lanpostua gordeko zaiola adierazten duen dokumentua sinatzea eskatu dugu LABetik.

Bestalde, LABetik aurten lekualdatzea egitea eskatu dugu. Hezkuntza sailak ZHIentzat egingo duela adierazi digu.

Honetaz gain, hiru urtetarako kontratua sinatu duten bakantedunen inguruan aritu gara. Bakante batzuen kontratuetan 2025eko abuztuaren 31n bukatuko direla zehazten da. Akats baten ondorio direla esan digu hezkuntza sailak. Beraz, LABetik honen aurrean zuzenketa egitea eskatu dugu eta langile hauei kontartuak jarraitzen duela adieraztea.

Hurrengo mahai baten deialdiaren zain gelditu gara, falta ditugunak negoziatzeko.

LABek heziketa bereziaren aitortzan lanean tinko segituko du.

INFO_Heziketa-Berezia_2025-05-12