Heziketa Berezia EAE: Esleipenen aurrean LABek hainbat ekarpen egin ditu

662

Ikastetxea aukeratzeko berritzeguneetako esleipenak hastera doazen honetan, LABetik beste behin ere, administrazioaren utzikeria salatzen dugu.

Ekainaren 2an, berritzeguneetara lotuta dauden hezitzaileek ikastetxea aukeratzeko esleipen telematikoa hasiko da.

Martxoaren 6ko INFOan adierazi genizuen bezala, aurtengo ikastetxeen esleipena 2019az geroztik indarrean dauden irizpideak aplikatuta egingo da. LABetik aurtengo egoera berezia aztertuta irizpide horiek aldatzeko hainbat ekarpen egin genituen. Finkoen eta bakantedunen faseen artean finko berriek parte hartzeko beste fase bat sortzea eskatu genuen, baina administrazioak argi adierazi zuen aplikatibo informatikoan aldaketak sartzeko denbora faltagatik ez zituela irizpideak aldatuko.

Hau horrela, LABetik oraindik ere ekarpenak egiten gabiltza kolektiboko eta berritzeguneko antzinatasunean dauden irregulartasunak zuzendu ditzaten. Prozesu hau berme guztiekin garatu behar da eta horretarako esleipenetan lehentasuna zehazten duten irizpide guztiak berdintasunean oinarritu daitezen exijituko dugu.

Esleipena hezigunearen bidez egingo da. Kontratu finkoa edo lanpostu hutsa betetzeko bitarteko kontratua duten (bakantedunak) Hezkuntza Laguntza Espezialistak parte hartu beharko dute bertan, bakoitzak bere berritzegunean. Merezimendu lehiaketaren ondorioz esleitutako lanpostuak berritzegunera lotuta daude eta ez ikastetxera, beraz, lanpostu hauek lortu dituztenek ere ikastetxeak aukeratzeko esleipenean parte hartu behar dute.

Bestalde, Okupazio Terapeutek eta Fisioterapeutek ere esleipen prozesu hau egin beharko dute. Hala ere, hezitzaile kolektibo hauek ez dute esleipena modu telematikoan egingo. Administrazioa haiekin harremanetan jarriko da datorren ikasturteko aukeraketa egiteko modua zehazteko.

Hauek izango dira Hezkuntza Laguntzako Espezialisten esleipenaren faseak:

1. Fasea: Kontratu finkoa duten hezitzaileen fasea.

Fase honetan HLE, Okupazio Terapeuta eta Fisio finko guztiek parte hartuko dute. Merezimendu lehiaketan lanpostu finkoa lortu dutenak barne. Finkapen berrien kasuan, merezimendu lehiaketan lortutako lanpostuaren berritzegunean parte hartu beharko da.

1.1. Fasea: Egonkortze fasea. (2025eko ekainaren 2ko 9:00etatik 3ko 9:00etara)

Fase honetan, lanean ari diren ikastetxean jarraitu nahi duten HLE finkoek parte hartu beharko dute.

Ikastetxe batean beharra gutxitzen bada, ikastetxean mantenduko diren

langileak zehazteko irizpideak ondokoak izango dira:

1. Ikastetxeko antzinatasuna.

2. Ikastetxeko antzinatasunean berdintasuna egonez gero, bi urtez gela egonkorrean lan egin izana.

3. Aurreko irizpidean berdintasuna egonez gero, berritzeguneko antzinatasuna.

4. Aurreko irizpidean berdintasuna egonez gero, Kolektiboko antzinatasuna.

Azken irizpidean berdintasuna egonez gero, beste irizpide batzuk erabiliko dira (jarri gurekin harremanean).

1.2. Fasea: Ikastetxetik desplazatuak izan direnen, borondatez aldatu nahi dutenen eta berritzegunean berriak direnen fasea. (2025eko ekainaren 5eko 9:00etatik 6ko 9:00etara)

Fase honetan hiru egoera desberdin hauetan dauden HLEak parte hartuko dute:

  • 1.1. fasean parte hartu dutenak baina beren ikastetxean datorren ikasturtean beharra gutxitzen denez esleipendunak izan ez direnak. Aplikatiboak desplazatua izendatzeko 1.1. fasean parte hartzea beharrezkoa da.
  • Borondatez ikastetxez aldatu nahi dutenak.
  • Berritzegunean berriak diren langile finkoak.

• Lehentasun irizpideak ondokoak izango dira:

1. Beraien ikastetxetik desplazatuak izan diren langileak (aplikazioak desplazatu gisa har zaitzan, aurreko fasean parte hartu behar da, hau da, ikastetxean egonkortzeko fasean)

2. Borondatez ikastetxea aldatu nahi dutenak.

3. Berritzegunean berriak direnak.

4. Aurreko irizpideetan berdintasuna egonez gero, bi urtez gela egonkorrean lan egin izana.

5. Aurreko irizpidean berdintasuna egonez gero, berritzeguneko antzinatasuna.

6. Aurreko irizpidean berdintasuna egonez gero, Kolektiboko antzinatasuna.

Azken irizpidean berdintasuna egonez gero beste irizpide batzuk erabiliko dira (jarri gurekin

harremanean).

2. Fasea: Lanpostu hutsa betetzeko bitarteko kontratua duten hezitzaileen fasea.

Fase honetan HLE bakantedun guztiek parte hartuko dute, bakoitzak bere berritzegunean.

2.1. Fasea: Egonkortze fasea. (2025eko ekainaren 10eko 9:00etatik 11ko 9:00etara)

Fase honetan, lanean ari diren ikastetxean jarraitu nahi duten HLE bakantedunek parte hartu beharko dute.

Ikastetxe batean beharra gutxitzen bada, ikastetxean mantenduko diren

langileak zehazteko irizpideak ondokoak izango dira:

1. Ikastetxeko antzinatasuna.

2. Ikastetxeko antzinatasunean berdintasuna egonez gero, bi urtez gela egonkorrean lan egin izana.

3. Aurreko irizpidean berdintasuna egonez gero , berritzeguneko antzinatasuna.

4. Aurreko irizpidean berdintasuna egonez gero, Kolektiboko antzinatasuna.

Azken irizpidean berdintasuna egonez gero, beste irizpide batzuk erabiliko dira (jarri gurekin harremanean).

2.2. Fasea: Ikastetxetik desplazatuak izan direnen eta borondatez aldatu nahi dutenen lanpostu hutsa betetzeko bitarteko kontratua dutenen fasea. (2025eko ekainaren 13ko 9:00etatik 16ko 9:00etara)

Fase honetan bi egoera desberdin hauetan dauden HLEk parte hartuko dute:

  • 2.1. fasean parte hartu dutenak baina beren ikastetxean datorren ikasturtean beharra gutxitzen denez esleipendunak izan ez diren bakantedunak. Aplikatiboak desplazatua izendatzeko 2.1. fasean parte hartzea beharrezkoa da.
  • Borondatez ikastetxez aldatu nahi duten bakantedunak.

• Lehentasun irizpideak ondokoak izango dira:

1. Beraien ikastetxetik desplazatuak izan diren langileak (Aplikazioak desplazatu gisa har

zaitzan, aurreko fasean parte hartu behar da, hau da, ikastetxean egonkortzeko fasean

2. Borondatez ikastetxea aldatu nahi dutenak.

4. Aurreko irizpideetan berdintasuna egonez gero, bi urtez gela egonkorrean lan egin izana.

5. Aurreko irizpidean berdintasuna egonez gero, berritzeguneko antzinatasuna.

6. Aurreko irizpidean berdintasuna egonez gero, Kolektiboko antzinatasuna.

Azken irizpidean berdintasuna egonez gero beste irizpide batzuk erabiliko dira (jarri gurekin

harremanean).

  • Kontuan hartzeko:

• Hizkuntza eskakizunik gabeko lanpostuak bakarrik hizkuntza eskakizuna betetzen ez duten langileek aukeratu ahal izango dituzte.

Animo eta eutsi! Hezitzaileon lanaren aitortzan LAB zabaltzen!

2025-05-28_Heziketa-Berezia-EAE_INFO

· Finko, bakante eta mugagabe ez finkoen esleipen egutegia

heziketa-berezia-taula