Heziketa Berezia EAE: Azken Berriak

243

LEP Merezimendu lehiaketa hautatutakoen zerrenda

Hezkuntza Sailak hautatutako pertsonen behin betiko zerrenda argitaratu du eta, honekin batera, kontratuak formalizatzeko epea ezarri du. Honetaz gain, zerrenda hauek ere argitaratu dituzte:

  • Azterketa medikoan ebaluatu ezin izan diren pertsonen zerrenda.
  • Hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin dieten hautatuen zerrenda.
  • Oinarrian eskatutako betekizunen bat ez betetzeagatik lanpostuak modu finkoan betetzeko eskubide guztiak galtzen dituzten hautatutako pertsonen zerrenda.
  • Ordezkoen zerrendan ageri den puntuazio-hurrenkeraren arabera hautatutako pertsonen zerrenda osagarria. ADI! ordezkoen zerrendan daudenek 10 eguneko epea dute Hezkuntza sailak eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Informazio guztia Hezkuntako web orrian duzue ikusgai.

Hezitzaileak. Ordezkapen eta lanpostu hutsei uko egitea

  • Hezkuntza Sailak ordezkapen kontratuari eta lanaldi partzialeko lanpostuei uko egin dutenen behin-betiko ebazpena argitaratu du.
  • Lanaldi osoko lanpostu hutsei uko egin dutenen zerrenda argitaratu du. Erreklamazioa aurkezteko epea maiatzaren 27tik 28ra, biak barne. Hezigune bitartez.

Informazio guztia Hezkuntzako web orrian duzue ikusgai.

ZHI, TO ETA fisioterapeuten ikastetxeen esleipena

  • Hezkuntza lanpostu hutsak betetzeko bitartekoei eta mugagabe ez-finkoei.
  • Ikastetxeen urteko esleipena egiteko prozedura ezartzen den, Ordezkaritzara atxikitako fisioterapeuta, okupazio terapeuta eta zeinu-hizkuntzako interpreteen kategorietan
  • Parte-hartzaileen zerrendari erreklamazioak: maiatzak 28tik ekainak 2ra Hezigunea plataformatik.
AZKEN-BERRIAK-25-06-27-LEP