Hezkuntza sailak Berritzeguneetara atxikitako hezitzaileen ikastetxeetako esleipen telematikoen inguruko zirkular bat argitaratu du. Bertan, esleipenei begira, merezimendu lehiaketa bidez finkatu diren langileen kolektiboko antzinatasuna 0an jarriko dela zehazten da. Dagoeneko jakinarazitako beste argibide batzuk ere zehazten dira.
Informazio guztia lotura honetan duzue ikusgai.
Gaur ere, Hezkuntza Sailak esleipenetako beharren behin betiko zerrenda eta parte hartzaileen behin betiko zerrendak argitaratu behar ditu. ADI EGON!
Informazio guztia Hezkuntza saileko web orrian aurkituko duzue.
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
Heziketa-Berezia_2025-05-30