Haurreskolak Partzuergoko langileak Haur Hezkuntza publikoko gainerako langileekin txertatzea eskatu dugu Lan Ikuskaritzan

510


Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lan arloko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza probintzialean salatu dugu EAEko Hezkuntza Sailak Haurreskolak Partzuergoko langile publikoak berriro diskriminatzen dituela, txertaketaren 3. txandan sartu baititu haur eskola pribatuetakoekin batera. Era berean, sailarik eskola publikoetako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko langileen txanda berean egitea eskatu dugu.

Osasun Sailak COVID19 kontrako Txertaketa Kanpaina Haur Hezkuntzako ikasleekin eta, oro har, musukorik gabeko ikasleekin lan egiten duten langileekin hasiko dela iragarri arren, Haurreskolak Partzuergo publikoko langileak, Haur Hezkuntzako langile publikoekin batera txertoa hartu beharrean, 0-3ko haur eskola pribatuekin batera hirugarren taldean sartu ditu Hezkuntza Sailak.

Hori salatzeaz gainera, Haurreskolak Partzuergoko langileak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eskola publikokoen txanda berean sartzea eskatu diogu Hezkuntza Sailari. Izan ere, musukorik gabeko ikasleak dituzten haur hezitzaileak distantzia oso laburrera egoten dira, bereziki, jatorduetan eta higiene momentuan.

Gogoratu behar dugu 2020ko ekainean, konfinamenduan eskola guztiak itxi ostean, 0-3 zikloko langileak lehenetarikoak izan zirela aurrez aurreko eskolara itzultzen.