Haurreskolak Partzuergoko irailaren 23ko mahai negoziatzailea

258

Haurreskolak Partzuergoko zuzendaritzak bihar, irailak 23, egingo den mahai negoziatzailearen deialdia eta dokumentazioa bidali zizkigun; bertan, bi gai tratatuko dira: kudeaketa langileen monografia eta kudeaketako langileen eta hezitzaileen kontsolidazio prozesuen oinarri orokorrak . Argi daukagu lanpostuak finkatzeko eta langileak egonkortzeko prozesuak izan behar direla hauek eta horretarako ezinbesteko da LABek bilera horretara eramango duen aldarrikapena: kudeaketa langileentzat eta hezitzaileentzat lan-esperientzia erabakiorra izatea. Mahaiaren ondoren, langileekin bilduko gara eta ekarpenak jasoko ditugu.