Haurreskolak Partzuergoko Haur Hezitzaileen LEPeko izen ematean alegatutako betekizunak eta merituak egiaztatzean sortutako hainbat zalantzen argibideak

313

  • Ofizioz barematuko direnak eta ez dutenenak dokumentaziorik behar ondorengoak dira eta ez da ezer erantsi behar.
    • Haurreskolak Partzuergoan emandako zerbitzuak.
    • 2008 eta 2009ko hautaketa-prozesuetan oposizio-fasea gainditu izana .
    • Ordezkoen zerrendan egotea.
  • Baimendutako haur eskola publikoetan hezitzaile moduan emandako zerbitzuak: Zerbitzu-orria, honako datuekin: lanpostuaz jabetzeko eta uzteko data, kidegoa eta espezialitatea. Eta bizitza laboralaren ziurtagiria non alta data, zentroaren izena eta altan egondako epealdia agertzen den.
  • Baimendutako haur eskola pribatuetan hezitzaile moduan emandako zerbitzuak: Lan kontratua non lan kategoria adierazten den eta bizitza laboralaren ziurtagiria non alta data, zentroaren izena eta altan egondako epealdia agertzen den.
  • Adi!:
    • Lan bizitza behin igota nahikoa da.
    • Haurreskoletakoa ez den kanpoko esperientzia bat baino gehiago daukaten langileen kasuan, egiaztatzeko unean soilik enpresaren izena azaltzen da baina ez urtea. Dokumentuak edozein alegazioetan erantsi daitezke eta ondoren egiaztatuko dira alegatutako aldi bakoitza agertzen den.
    • Lan kontraturen bat ez daukan hezitzaile batek: Sepearen weborriaren bidez lortzen den agiria, ez da kontratua. Dokumentu honetan ez da nahikoa informazioa jasotzen eta EZ da baliogarria izango.
  • Titulazioa pdf bakarrean igota nahikoa da. Hautatuek originala aurkeztuko beharko dute bere momentuan.
  • Haur hezitzaile esperientzia soilik kontuan hartuko da.
  • Dokumentu guztiak pdf-n igo, jpg-n EZ.