Haurreskolak Partzuergoan izena emateko epea zabalduko da astelehenean

415

Haurreskolak Partzuergoan irailean hasteko haurren izen-emate epea zabalik izango da apirilaren 11tik maiatzaren 9ra bitartean. Epe hau bukatuta izen ematea irekita mantenduko da plazak egonez gero.

2021 eta 2022 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakezue eta honako egutegi hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:

a) Eskariak online / aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 11tik maiatzaren 9ra
b) Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 8an
c) Erreklamazio eta akats-zuzenketaren epea: ekainaren 9tik 15era
d) Eskaerari uko egitea: ekainaren 15 arte
e) Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30ean

Informazio gehiago: HEMEN.