Haurreskolak Partzuergoa: urriak 15eko Mahai Negoziatzailea

140

Lan hitzarmenari, ordezkapen telematikoei, soldata igoerari eta baremazio/birbaremazioprozedurari bidea eman genion

Atzo ikasturteko lehenengo mahai negoziatzailea izan genuen. Zuzendaritza Batzorde berriak aurreko negoziazioari helduko dio. Alde batetik LABen eskaerari jarraituz, ratioak jasotzen zituen eranskina Lan Hitzarmenetik kenduko dute eta hortik abiatuko dugu negoziazioa, hilabeteko epean lan hitzarmen berria izateko helburuarekin. Izan ere, ratioen eranskinak sortzen duten desadostasunek oztopatzen dute Lan Hitzarmenaren negoziazioa eta LABen ustez, plantilak esleitzeko irizpideak Hitzarmenetik kanpo kokatu eta adostu behar dira.

Berdin egingo dugu Ordezkapen telematikoak gauzatzeko negoziazioarekin, bitartean Lakuako informatikako zerbitzuarekin lanketa egiten ari dira eta atzo jakinarazi ziguten apirilean proiektu pilotu bat egiteko asmoa zutela, hurrengo ikasturtean abian jartzeko.

Bestalde, hezitzaile ordezkoen baremazio eta zerrenden irekieraren egutegia zehaztu dugu. Aurkeztu digutenaren arabera, deialdia urriaren 30ean argitaratu eta zerrendan dauden hautagai guztiei mezua bidaliko zaie. Izen emate eta baremazio birbaremazio epealdia azaroaren 11tik 24ra izango da.

Bestalde berrestu gara Kudeaketako lan poltsa propioa ireki eta barematzearen beharrean. Gainera, LABetik egindako galderari erantzunez, Haurreskolak Partzuergoko gerenteak epaimahaiak atzo bete gabe dauden hiru lanpostuak betetzeko proposamena landu zuela esan digu. Sindikatutik salatu dugu, hautagaiak ez direla behar bezala informatuak izan prozesuan zehar.

Ekoizpenagatiko kontratuak lanpostuen zerrendan hutsik dauden bakanteak bete arte ezin direla egin esan dugu (premia berezia duten haurrekin egoteko egindakoak izan ezik) eta LABek horiek bete eta lanpostuen zerrenda zuzentzeko eskatu du.

2024ko urtarrilaren 1eko atzeraeraginez %2ko soldata igoeraren ordainketa azaroko nominan saiatuko dira egiten, edozein kasutan abenduko nominan jasoko genuke. 165 lan egun egin duten ordezkoen neurri onuragarriaren ordainketa azaroan egingo dute. Bestela abenduan jasoko dugula esan digute.

LABetik lanean jarraituko dugu langileon lan balditzak hobetzeko.

Animo eta aurera!