Haurreskolak Partzuergo publikoaren aurreikuspen faltak zerbitzua kaltetzen du

339

Haurreskolak Partzuergo Publikoak erakutsitako uztailerako aurreikuspen falta salatzen dugu. Izan ere, haurreskola askotan ez dago ikasturtean zehar dagoen baldintza eta ratiorik, uztailean ez baitago nahikoa langilerik zerbitzurik egokiena eskaini ahal izateko.
Enpresak antolaketako erabaki txarrak hartu eta irizpide pedagokikorik kontuan ez hartzeaz gain, salatu behar dugu Pertsonal zerbitzua bera kolapsatuta dagoela, behar diren ordezkapenak eskaini eta langileen uztailerako baimen-eskaerei erantzun ahal izateko. Partzuergoak aurreikuspen eta antolaketa eraginkorrik ez izateak eragin zuzena du langile guztien lan-baldintzetan eta haurren eta familien eskubideetan.
LAB sindikatuak maiatzaren 30ean Haurreskolak Partzuergoari eskatu zion uztaila eta ikasturte berriaren hornikuntza pertsonalaren inguruko bilera egitea. Partzuergotik ez dugu erantzunik jaso eta aldebakarrez hartu ditu erabakiak.
LAB sindikatutik ondorengoa eskatu eta adierazten diegu beste behin ere Hezkuntza Sailari eta Haurreskolak Partzuergoari:
• Partzuergora egokitutako “Ordezkagunea” aplikatiboa.
• LAB sindikatuak aldebakarrez sinatu zuen ordezkoen araudia berriro negoziatzeko prestutasuna agertu du.
• Datorren ikastuteari begirako kalitateko hezkuntza zerbitzua eman ahal izateko, uztailaren 14an deitu duten desplazamenduen inguruko bileran aurreikuspen egokia eta alde sozialarekin adostua izatea.

INFO-25._-Uztaileko-egoera-eta-Partzuergoaren-aurreikuspen-falta2