Gizarte Ekimeneko sindikatuok Lan Hitzarmenaren negoziazio mahaia agortua dagoela salatzen dugu

305

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok, Gizarte Ekimeneko Ikastetxetako Lan Hitzarmenaren negoziazio mahaia agortua dagoela salatzen dugu.
• Patronalek edukiak izango dituen proposamen bat egin ezean, mobilizazioei ekitea beste biderik ez dugu izango
• Sindikatuok, sektoreko langileak mobilizazio dinamika honetan parte hartzera deitzen dugu

Gizarte Ekimeneko Lan hitzarmen berriaren negoziaketa prozesuan, 13 negoziazio bilera gauzatu ditugu jadanik. 2022Ko maiatzean hasitako negoziaketetan, sindikatu guztiok ildo berdintsutik doazen eskaerak jarri ditugu mahai gainean. Patronalek, ordea, ez dute inolako negoziaketarako borondaterik erakutsi. Are gehiago, jadanik aurreko Lan hitzarmenean lortutako eduki batzuen inguruan atzerapausoak planteatu dizkigute. Besteak beste, tutoretza plusa erregulatzen duen artikuluaren erredakzio aldaketa, Haur Hezkuntzako Lehen zikloko eta Lanbide Heziketako langileek plusa jasotzeko eskubidea gal dezaten, Lanbide Heziketan asteko derrigorrezko 26 eskola-orduren ezarpena, Aste santu eta Gabonetan gozatu ez diren oporrak berreskuratzeko eskubidea kentzea, edo Hitzarmenean jasotako soldata zein lan-baldintzen betetzea finantzaketa publikora lotzea.
Azken negoziaketa-mahaia otsailaren 2an izan zen. Bilera hura hurrengo mahai baterako datarik gabe amaitu zen. Izan ere, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek oso argi adierazi ziguten ez zutela edukien inguruko proposamenik egingo. Horretarako, aldez aurretik entzundako argudio berdinak jarri dituzte aitzakia gisa. Ziurgabetasun eszenatoki bat eta ikastetxeen bideragarritasuna bermatzeko beharra, beraien finantziazioa inoiz baino handiena izango denean zaharrak berri!
Haatik, Eusko Jaurlaritzarengana eskutik joateko planteamendua egin ziguten. Sindikatuok oso presente daukagu Eusko Jaurlaritzak baduela zeresanik, baina argi dago, une honetan mahaian egindako planteamenduak lan hitzarmenaren negoziaketa luzatzeko, beraien ardura lausotzeko eta mobilizazioa ekiditeko patronalen estrategia bati erantzuten diola.
Hortaz, argi dugu Kristau Eskola eta AICE-IZEAren inmobilismoa, erantzukizun falta eta erasoen aurrean langileok ez garela geldirik geratuko. Tamalez, patronalek negoziazio kolektiboari zilegitasuna kendu nahi eta gatazka berriro sortzeko hautua egin dute, langileoi mobilizazioen bidea besterik ez utziz.
Hau horrela, ohar honen bitartez, Gizarte Ekimeneko sindikatuok:
• Mahai negoziatzailea blokeatuta dagoela partekatzen eta salatzen dugu;
• Lan Hitzarmenaren negoziaketarako aldarrikapen nagusiak zerrendatzen ditugu;
• Zentzuzko negoziazioa ahalbideratuko lukeen edukizko planteamendua mahai gainean jartzeko deia egiten diegu patronalei
• Eta, azkenik, patronalen aldetik edukiak izango dituen proposamen bat egin ezean mobilizazioei ekitea beste biderik ez dugula izango adierazi nahi dugu.

Lan Hitzarmenaren negoziaketarako sindikatuon aldarrikapen nagusiak
I✅ RAUPENA
2022-2024 (2021eko soldatak barne).
✅ LAN ZAMAK ARINTZEKO NEURRIAK
◦ Irakasleak: eskola orduen murrizketa esanguratsua. Murrizten diren eskola orduak ordu osagarri bihurtzea eta ordu osagarri horiek lan pertsonalerako izatea.
◦ Irakasle ez diren langile tituludunak: Irakasleen urteko lanaldi berdina
◦ Kolektibo guztietan ordezkapenen erregimena hobetzea
✅ SEKTORE FEMINIZATU ETA PREKARIONENTZAT HOBEKUNTZAK
• HH Lehen zikloko langileak HH bigarren zikloko langileekiko homologazioan pausu garrantzitsuak
• Hezkuntza Laguntza Espezialistak (EAE) lanaldi osoak bermatzea eta ordu osagarriak gehitzea arreta zuzenekoak murriztuz
• AZP urteko lanaldi murrizketa esanguratsua, lan zamak neurtzeko eta mugatzeko neurriak ezarriz
✅ SOLDATAK:
• KPIaren bermea
• Aurrez galdutako eros ahalmena berreskuratzen joatea.
• DBH 1 eta DBH 2ko irakasleen soldata parekatzea
✅ ENPLEGUA. LANPOSTUAK MANTENTZEKO
• Birkokapen prozedurari buruzko erreglamendua Hitzarmenean jasotzea eta betearazteko bermeak ezartzea
• Birkokapen akordio mugagabea bermatzea
✅ LANBIDE HEZIKETA
Lanaldi irregularra arautzea: Asteko ohiko eskola orduak gainditzeko baldintzak negoziatu eta hitzarmenean txertatu:
– Ordu lektibo eta osagarrien proportzioa mantendu beharko da
– Konpentsazioa egon beharko da
FCT direlakoak: 6 ordu astean ikasturte osoan; ez bakarrik praktika garaian
• Tailerretan bikoizketa arautu
• Lanbide Heziketako lege berriak ekar ditzaken aldaketen aplikazioa negoziatzea
✅ BEHIN BEHINEKO KONTRATAZIOA ETA ALDIZKAKO KONTRATAZIO FINKOA
• Lanaldi osoko kontratu mugagabeen nagusitasuna jasotzea
• Aldizkako kontratu finkoen erabilpenik ez dela egongo jasotzea arau orokor bezala.
✅ LAN OSASUNA
• Behin behineko ez gaitasun osagarria baja-denbora efektibo osoan.
• Arrisku psikosozialak, bai prebentzioan baita identifikatutako gabeziak konpontzeko planak ezarri ikastetxe guztietan, jazarpen-protokolak barne.
✅ EUSKARA PLANAK
• Plantilla osoarentzat, irakasleak ez direnak barne
✅ BERDINTASUN PLANAK
• Hitzarmeneko zentro guztietan.