Gizarte Ekimeneko langileei mobilizatzeko deia luzatzen dizuegu sindikatuok

28

Urte bete da Greba amaierako akordioa sinatu zela eta patronalen fede txar eta utzikeriaren ondorioz oraindik hitzarmenik ez dugu

Greba amaierako akordioa 2024ko otsailaren 6an sinatu genuen, bai sindikatuok zein Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek ere. Urtebete pasa da akordioa sinatu genuenetik, eta hitzarmenik gabe jarraitzen dugu, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalen fede txarra eta utzikeriaren ondorioz.

Akordioaren zati batzuk betetzen ari dira ikastetxe batzuetan baina, hori bai, gai batzuetan soilik. Aplikatzeko moduak eta denborak adostu gabe halaber. Epaitegietara joatera behartu gaituzte adostutako soldata igoerak kobratzeko. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia argia da eta, behar bezala ez bada ere, adostutako igoerak ordaintzen ari dira eskola askotan. Hala ere epaia errekurritzea erabaki dute.

Azken Mahai Negoziatzailea urtarrilaren 10ean ospatu behar zen, baina patronalek bertan behera utzi zuten osasun arrazoiak medio. Jadanik otsailean sartzera goaz eta ez daukagu deialdi berririk. Beste data bat jartzeko eskatu diegun arren, ez dugu erantzunik izan.

Hau dela eta sindikatuok gure esku dauden tresna guztiak erabiliko ditugu akordioaren edukiak betearazteko eta hitzarmenean jasotzeko. Baina zalantzarik gabe ezinbesteko tresna izango da mobilizazioarena.

Hori dela eta, otsailaren 6an greba amaierako akordioa sinatu zenetik urte oso bat beteko den honetan sindikatuok mobilizatzeko deia luzatzen dizuegu.

Otsailaren 5ean zuen eskoletan elkarretaratzeak antolatzeko deia luzatzen dizuegu, argazkian atera, pankartak prestatu eta familiei zein lankideei egoera azalduz.

Otsailaren 6an, ostegun beltza, ordezkarien elkarretaratzea egingo dugu Donostian Kristau Eskolak duen egoitzaren aurrean, egoera salatzeko, eta behingoz 22-24 hitzarmena sina dezatela exijitzeko!

Otsailean denok mobilizatzera!!

Aurrera Gizarte Ekimeneko langileak!!

2025eko urtarrilaren 29an

Mobilizazioetarako-deia_20250129-LAB-logo-berria