Gizarte Ekimeneko ikastetxetako ehun ordezkari inguru eta sindikatuak batu dira Bilbon

312

Abenduaren 11 eta 15 bitarte bost greba egun dituzte deituta. Gaurko ekitaldian hitzarmena sinatzea ahalbideratuko duten balizko proposamenak egiteko eskatu diete berriro ere Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei

Ehun ordezkari inguru batu dituzte ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek hainbat ikastetxez inguratuta dagoen Bilboko Bizkaia plazan. Argazki aldarrikatzaile bat atera dute eta prentsaurrekoa bertan eman dute ondoren. Patronalei arduraz jokatzeko eta hitzarmena berritzea ahalbideratuko duten eduki eta proposamenak egiteko eskatu diete.

Pasa den azaroaren 27rako mahai negoziatzailea deitu zuten patronalek greba dinamikak behartuta. Azken mahai negoziatzailetik 9 hilabete ziren igarota (otsailaren 2tik). Mahaian, ordea, ez zen aurrerapausorik eman, patronalek ez baitzuten hitzarmena berritu ahal izateko proposamenik ekarri. Horregatik, sindikatuek abendurako deitutako bost greba egunekin aurrera egitea erabaki dute.

Sindikatuek birritan bilera eskatu ondoren, Hezkuntza Sailak adierazi du bilera egiteko prest dagoela. Itundutako eskolek dituzten finantzaketa iturrien gaineko gardentasuna kontrolatzeko ardurarekin batera langileen lan baldintza egokiak bermatzeko ardura berea ere bada. Hala adieraziko diote bilera horretan sindikatuek, eta gatazka bideratzeko esku har dezala eskatu.

Sindikatuek gogorarazi dute ikastetxe horietako langileek 4 greba egun dituztela eginda, lehena apirilaren 25ean eta hiru egun jarraian urriaren 17, 18 eta 19an. Grebak jarraipen zabala ari dira izaten, %65ekoa batezbeste.

Azkenik, Hitzarmena berritzeko aukera emango duen proposamenik izan ezean, urtarriletik aurrera grebak indartuko dituztela ere iragarri dute.

Aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIa bermatuko duten soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.

Euskal Herrian 2023ko Abenduaren 4an

PDF Embedder requires a url attribute