Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: Sinatutakoa bete! Atzerapausorik ez!

100

Kristau Eskolak patronala Mahai Negoziatzailerik deitu gabe, Lan Hitzarmena aldebikoen bitartez bernegoziatzen saiatzen ari da.

Akordioa sinatu zenetik 2 urte baino gehiago pasa ondoren, KE Patronalak LAB sindikatuarekin burutzeko aldebikoaren deia jaso genuen. Aldebikora dokumentu berri bat ekarri zuen. Bertan, hainbat proposamen berri jasotzen ziren arren, G.A.An eta 17-21 Lan HItzarmenean genituen baldintzetan atzerapausoak ematerarekin temati jarraitzen dute. Egin beharreko lana erreza da; G.A.Ako edukiak aurreko Lan Hitzarmenean txertatu eta berria argitaratu. Hau guztia egindakoan, hasiko gara Lan Hitzarmen berrirako negoziaketekin.

Baina hori ez da gertatzen ari. Kristau Eskolak behin eta berriro adostutako edukiak bernegoziatu nahi dituelako, murrizketak proposatuz. LAB sindikatuarentzat jarrera hori onartezina da.

Gauzak horrela, egoerak berdin jarraitzen du:

> Ordu lektiboaren murrizketa: Nahiz eta epaitegietan salatu eta ebazpena gure aldekoa izan, 2025-26 ikasturtean ez dute aplikatu. Beraz, datorren ikasturtean 2 ikastorduen murrizketa aplikatu beharko zen LABek proposatzen duen homologaziorako bidean.

> Soldata taulak: DBH, Batxi eta Lanbide Heziketako langileen soldatak %16ko igoera aitortu gabe jarraitzen du. Egoera salatu dugu, gehiengoa duen sindikatuak ezik.

> Kontratazioak: Finantziazio publikoa izan eta Eusko Jaurlaritzarekin akordio bat sinatuta eduki arren, ez dituzte pausuak eman nahi meritu, gaitasun, berdintasun eta publizitate printzipioetan oinarrituta egin behar diren kontratazioak era gardenean izateko.

> Birkokapen araudia: G.A.An langile bat ezin bada birkokatua izan, 26 eguneko, mugarik gabeko indemnizazioa jasotzeko eskubidea duela adostu genuen. Neurri hau adostu genuen ikastetxe batzuek langileak birkokatzeko jartzen dituzten trabak diruz zigortzeko. Orain aldiz, indemnizazioari tope bat jarri nahi diote langilegoaren kaltetan.

> Enplegua mantentzeko neurriak: G.A.An adostu genuen 3 batzar egin behar genituela matrikulazioaren egoera eta figura berriak aztertzeko. LABek bultzatuta eta gutxiengoan gauden beste sindikatuekin batera, datorren maiatzaren 18rako horretaz hitz egiteko mahai tekniko bat burutzeko deia luzatu dugu.

LAB sindikatuak tresna juridiko guztiak zein ekintza sindikala erabiliko ditu sinatutako akordioa bete eta errespeta dezaten. Mahai Negoziatzaileari dagokion zilegitasuna eman behar zaio. Horrela adieraziko diogu KEri aukera dugun bakoitzean.

INFO-2026-05-13_EUS