Patronalek erabaki dute adostuta zegoen ordu lektibo jaitsiera ere ez aplikatzea
Aurreko astean KE eta AICE-IZEAk 2025-2026 ikasturterako eskola ordurik ez dutela jaitsiko adierazi ziguten, akordatuta zegoena bertan behera utzi nahi horretan. Beste ez betetze bat Greba Bukatzeko Akordioa (GBA) sinatu zenetik. Dagoeneko 16 hilabete pasa dira eta fede txarrarekin jarraizten dute.
Hori dela eta, LABek, ez betetzeen aurrean, bai bide juridikoa, zein ekintza sindikala aktibatuko dituela iragartzen ditu.
Eskola orduaren jaitsierak, bere biziko garrantzia du, hala nola lan kargak jaisteko, gure haurrek kalitatezko hezkuntza jasotzeko, enplegua sortzeko eta lanpostuak ez suntsitzeko, etab.
Ikasturtea amaitzen ari den honetan eta birkokapen prozeduraren aktak itxi berri edota ixten ari diren honetan ezin dugu onartu neurri hori ez dela martxan jarriko hurrengo ikasturterako. Eragiteko momentua hau da.
Horregatik langile guztiei dei egiten diegu , hurrengo ekainaren 19an, osteguna, ikastetxeko sarrera, atseden ordu edota irteera orduetan mobilizatzera. Adostutako ordu lektiboa jaitsi dezatela eta GBA betetzeko exijitzen.
Gizarte Ekimeneko sektoreko langile guztiak zein ordezkaritza duten beste sindikatuak gonbidatzen ditugu parte hartzera.
Hau da momentua!
Adostutako arreta zuzeneko ordua jaitsi!
Akordioa bete orain!