EAEko Ikastolak: Hezkuntza Saila LABekin sinatutako Akordio Laborala betetzen ari ez dela salatzeko mobilizazioak egin ditugu

671

Gaurko egunean Hezkuntza Saila LABekin sinatutako Akordio Laborala betetzen ari ez dela salatzeko mobilizatu gara.

Zorionak gaurko elkarretaratzetan batu zareten ikastoletako kide guztiei!

Hezkuntza Sailak akordioan dagokion partea ez betetzeak ondorio zuzenak ditu ikastoletako eguneroko lanean eta funtzionamenduan; ondorio kaltegarriak lehendik onak ez ziren lan baldintzetan.

Hezkuntza Sailak dagokiona bete arte borrokan jarraituko du LABek, eta irmo exijitzen dio Sailari sinatu zuen Akordio Laboralean agindu zuena eta jasota dagoena bete dezan.

Hezkuntza Saila, Akordio Laborala bete!

– Argazki galeria: