Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: Greba bukaerako akordioaren onurak blokeatuta ditu patronalak

140

2024ko otsailaren 5ean sinatutako Greba Bukaerako Akordioa ez dute Hitzarmenean txertatu nahi eta hortik sortutako onurak blokeatuta dauzkate patronalek

15 hilabete pasa eta gero Mahai Negoziatzailerako deirik izan gabe jarraitzen dugu. Azkenengo Mahaia izan genuenetik, martxoaren 13tik, patronalek ez dute inolako mugimendurik egin eta aitzakiaz aitzaki esertzearen kontrako jarrera azaleratu dute (adibidez Apirilak 8an genuen Mahaia azken orduan bertan behera utziz).

Bestalde, pasa den astean Kristau Eskolak ikastetxeei zuzendutako zirkularrean argi azaltzen zuen GBAn lortutako etapa guztietarako ordu lektiboen murrizketa ez dutela aplikatu behar.

Aldi berean, enplegua mantentzeari dagokionez, GBAn adostu behar genituen figura berrien sorrerak airean jarraitzen dute, adostuta zeuden bileretarako datak ez direlako bete. LABek alderdi guztien interes falta salatu nahi du.

Hori guztia dela eta, eta sindikatu guztiak bilduta, jarraian aipatuko duguna adostu genuen:

  • Sindikatu guztiok Mahai Negoziatzailea deituko dugu datorren Maiatzaren 29rako.
  • Ikastetxeko Birkokapen Batzordeetako Aktak ez ditugu sinatuko, ordu murrizketagatiko bakanteak ez badira sortzen eta azalpena emango dugu dagokion Aktan (ANEXO IIIan Oharren atalean).
  • Mobilizazio dinamika batekin hasiko gara Lan Hitzarmenaren garapenean aurrera-pausuak ikusi ezean.

LABek argi dauka orain dela zentroetan presioa egiteko momentua, Birkokapen prozedura martxan delako eta datorren ikasturtea oraindik antolatu gabe dagoelako.

Presioaren bitartez lortzen ez bada eta ez betetzeak gertatzen badira, argi daukagu bide juridikoa martxan jarriko dugula.

Animo eta segi aurrera!

GORA LANGILEON BORROKA!

INFO_2025-05-22_Gizarte-Ekimena