Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: Gaur-gaurkoz 2025-2026 ikasturterako arreta zuzeneko ordurik ez dutela jaitsiko adierazi digute patronalek

66

Ez betetzeak han eta hemen ematen ari dira duela 16 hilabete sinatu genuen Greba Bukaerako Akordiotik (GBA). LABen aldetik, ez betetzeen aurrean, bai bide juridikoa zein ekintza sindikala aktibatuko ditugu.

Atzo, 34. mahai negoziatzailea burutu genuen sindikatuek bultzatuta.

Ikasturtea amaitzen eta birkokapeneko aktak itxi berri edota ixten ari diren honetan, lanpostuen defentsan eta hauek mantentzearen borrokan, GBA-n sinatu zen arreta zuzeneko ordu beteko jeitsierak 25-26 ikasturterako, berebiziko garrantzia zeukan eta dauka.

Ordu jeitsiera aplikatuz gero, lanpostu berriak sortuko liratezke edota eszedente-kaleraketak deuseztu edo gutxituko liratezke.

Marka da gero, 16 hilabete igaro direla eta oraindik GBA ez dela Lan Hitzarmen berrian txertatu.

Mahaian galdera zuzena luzatu genien patronalei: 2025-2026 ikasturterako ordu lektibo jaitsiera izango al dugu?

Patronala: Hezkuntza Sailetik finantziaziorik jaso ezean, ordu murrizketa ez da emango.

Patronalek, beren burua zuritu nahi horretan, beste mahai negoziatzailerako data bat itxi nahi izan zuten. Gure erantzuna argia izan zen: Lehenengo Lan Hitzarmen berrirako artikuluen proposamen berria bidali (GBAko edukiak txertatuz eta atzerapausoak kenduz) eta gero elkartuko gara.

ADOSTUTAKOA BETE! GU LEHENENGO EGUNETIK BETETZEN ARI GAREN BEZALA!

2024-06-06-INFO-GIzarte-Ekimena