Gizarte Ekimeneko EAEko hitzarmenean jasotako tutoretza-osagarria defendatzen jarraituko dugu patronalen ukapenaren aurka

611

Orain bi aste igorri genizuen Infoan jakinarazi genizuen Gizarte Ekimeneko EAEko hitzarmen kolektiboko 65. artikuluko tutoretza-osagarria ez dutela onartzen patronalek, eta, ondorioz, LABek lan-gatazka sartu zuela patronalei ordaintzeko exijitzeko.
Aste honetan, Bizkaiko Lan Harremanetarako Kontseiluan (LHK) adiskidetze-saioa izan dugu patronalekin aurrez- aurre, eta hauek bere horretan jarraitzen dute: sinatu bai, baina ostean, oker bat izan zela esanez, eskubide hori ez diete onartzen Haur Hezkuntzako 1. zikloko eta Lanbide Heziketako langilei.
Horretaz gain, bertan jakin izan genuen Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk, eurek sinatutako lan-hitzarmeneko 65. artikulua aldatzeko asmoz, epaitegira eraman gaituztela sindikatuok.
LABek ez du amore emango tutoretza osagarria Gizarte Ekimeneko ikastetxe guztietan aitortzen dela ziurtatu arte. Hori dela eta, hurrengo hitzordua azaroaren 16an izango dugu Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenean. Alde batetik, epaitegi barruan izango gara langileen eskubideak defendatzen eta, bestetik, kalean ere mobilizazioa deituko dugu egun horretan.
Beraz, azaroaren 16an epaitegietan aurrez- aurre izango gaituzte berriro patronalek, langileen eskubideen defentsan.
Honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin hurrengo telefonoetan:

666778035 Araba etaBizkaia

674094466 Gipuzkoa

3.info_-TUTORETZA-EPAITEGIETAN_ekarpenak