Gizarte Ekimena: Ekainak 13an lan hitzarmen berri baten aldeko mobilizazioa!

276

APIRILAREN 25EKO GREBAREN OSTEAN PATRONALEN BERRIRIK GABE JARRAITZEN DUGU

Datorren ikasturtean lan hitzarmenaren aldeko grebak indartu beste biderik ez dugu izango

Ikasturteari amaiera emateko hiru hiriburuetan egingo ditugun kontzentrazioetan parte hartzera animatzen dugu langileria

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok Gizarte Ekimeneko langileak zoriondu nahi zaituztegu pasa den apirilaren 25eko grebari emandako babesagatik. Agerian geratu da sektore honetako langileak zuen lanpostuen eta lan baldintzen alde borrokatzeko daukazuen indarra.

Lan zamak arintzeko neurriak, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzak, KPIaren araberako soldata igoerak, lanpostuak mantentzeko neurriak eta Lanbide Heziketako edukien negoziaketa ditugu helburu. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere bai..

Greba egunaren ostean, patronalek beraien immobilismoan errotuta jarraitzen dute ordea. Ez dugu beraien berririk izan, eta greba aurretik bidali genien negoziaketa eskaerari muzin egin diote. Hezkuntza sailak ere isilik jarraitzen du.

Argi dago, egoera honen aurrean, datorren ikasturtean interpelazio maila, mobilizazioa eta greba dinamika indartu beste biderik ez dugula izango.

Ikasturtea mezu horrekin amaitu nahi dugu beraz. Horregatik apirilaren 25eko greba ondoren eta datorren ikasturtean etorriko direnen bitartean, ekainaren 13an arratsaldeko 17.30ean hiru hiriburutan gauzatuko ditugun elkarretaratzeetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Elkarretaratzeak ondorengo lekuetan izango dira:

Bilbon:Bizkaia plazan

Donostin: Kristau Eskolaren egoitza aurrean

Gasteizen: Hezkuntza delegaritza aurrean

ANIMAZAITEZ ETA GERTURATU!!!