Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: Auzitegi Gorenak arrazoia eman digu

165

EAEko Auzitegi Nagusiak Gizarte Ekimeneko patronalak Otsailean sinatutako greba amaierako akordioan adostutakoa betetzeko zigortu ditu, soldatak barne.

EAEko Auzitegi Nagusiak LABek defendatu izan duen Greba Bukaerako Akordioaren betearazteari arrazoia eman dio:

· Sinatu zen lehenengo egunetik indarrean dagoela eta bete behar dela.
· Lan Hitzarmen batek duen balio bera dauka.
· Akordioak jasotzen duen bezala, soldatak ordaindu behar direla sinatu den momentutik, nahiz eta finantziazioa oraindik heldu ez edota taulak osatu gabe egon.

Langileok egindako borrokak eta LABek 2023ko ekainaren 1ean Hezkuntza Sailarekin sinatutako akordioaren ondorioz lansari-igoera hauek, Greba Bukaerako Akordioan txertatu ahal izan ziren besteak beste.

Hori dela eta, KE eta AICE-IZEA patronalei exijitzen diegu Greba Amaierako Akordioa betetzea sententziaren kontrako errekurtsorik jarri gabe. Honekin batera lehen bait lehen mahai negoziatzailea deitu dezatela eta Lan Hitzarmen berria adosteko lanean jartzea eskatzen diegu.

LAN BERDINA, SOLDATA BERDINA ETA LAN BALDINTZA BERDINAK
EKIPARAZIOA ETA HOMOLOGAZIOA ORAIN