Ikasturte bakoitzeko lehenengo bi hilabeteen barruan, ikastetxeetako zuzendariek hitzarmen honek hartzen dituen langileen urteko lan-egutegia eta ordutegia bidaliko dituzte Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzara, hark kontrola eraman eta, Batzorde Parekideari entzunik, onar dezan. Ordutegiak aldaketaren bat behar badu, Hitzarmenaren Batzorde Parekidearen barruan egingo da.
Garbitzaileak 1.592 ordu.
Sukaldariak 1.580 ordu.
Sukaldariek jardun osoan, astean 42.5 ordu egingo dute gehienez egutegiaren arabera kalkulatu behar da lan jarduna.
Ordezkoek jardun osoan, astean 40 ordu egingo dituzte gehienez.
Urtean norberaren eginkizunetarako 6 egun ordaindu dauzkagu, 2 hilabeteko egun bat sortzen dugu.
Hitzarmen hau aplikatzen zaien langileek 2 egun libre gehiago izateko eskubidea izango dute seigarren hirurtekoa bete ondoren, eta zortzigarrenetik aurrera, hirurteko bakoitzeko egun bat gehiago izango dute.