Itunpeko ikastetxeetako eta Ikastoletako hobekuntza ituna

AKORDIOAREN INDARRALDIA ETA EGOERA

LABek ez-nahikotzat jotzeagatik sinatu ez zuen enplegua mantentzeko akordioa duzu honako hau. 2024-2026 bitarteko iraunaldia duena.

2023-2024 ikasturtean, aurretiaz lortutako akordioaren indarraldia bukatuko zela aurreikusita (2022-2024), akordio berri eta hobea lortzeko borrokan eta lanean aritu zen LAB buru-belarri, baina, Hezkuntza Departamenduak negoziaziorako biderik ez zuen eman.

Gimeno kontseilariak beti izan duen jarrera itxiarekin jarraitu zuen. Ituna bukatzear zela (2023ko abuztuaren bukaeran) patronalek azken proposamen bat helarazi ziguten bi elementu berrirekin: hiru aldeko mahai informatiboa osatzea eta 57 urtetik gorako irakasleak ahal den neurrian tutoretzarik ez izatea. LABek ez zituen nahikotzat hartu neurri hauek, sindikatuok eskaturiko beste asko falta baitziren. Horretaz gain, Hezkuntza Departamentuak LABek begi onez ikusi ez zuen birkokapen plan bat eskaini zuen, ikastoletako lanpostu guztiak ikastoletan birkokatzeko bermeak ematen ez zituelako. Aipatzekoa da, NIEk ere ez zuela akordioa sinatu, hain zuzen, azken puntu honetan ados ez zegoelako.

Iraila bukaerako negoziazioetan LABetik sinatzeko gutxieneko bi baldintza ezarri ziren:

  1. Hezkuntza Akordioa lau urtetarako ez izatea, (sinatzeko hobekuntza nahikorik ez duelako) bi urtetarako baizik.
  2. Ziurtatzea aurrekontuetan akordiorako finantzazio nahikoa jasoko zela, haiengan eragiteko gaitasuna izateko.
    Lehenengo baldintza lortu egin bada ere, bigarrena ez zen lortu. Beraz, EZ GENUEN akordioa onartu.

    Plataforman partaide ziren SEPNAk eta UGTk, aldiz, akordioa sinatu zuten eta gehiengoa dutenez akordio berriko neurriak bi urtez aplikatuko dira itunpeko ikastetxeen eremuan baita ikastoletako eremun ere. Beti ere, Nafar Gobernuak aurrekontuetan nahiko dirua jartzen badu.

    Hurrengo bi urtetarako LABek akordioa betetzen denaren jarraipen estua egingo du eta berau hobetzeko lanean
    segituko du.
Acuerdo_en_el_sector_de_la_ensenanza_concertada_de_Navarra_de_9