Erretiroa

1. Erretiro partzial aurreratua (errelebo-kontratua)

EZAUGARRIAK

Errelebo kontratuaren bidez partzialki erretiratzen den langileak, gutxienez %50 murriztu ahalko du bere jarduna. Bere ordez kontratatzen den errelebistari, kontratua dagokion portzentaian egingo zaio.

Erretiro partziala %75ean egiten denean izan ezik, kasu horretan errelebistari lanaldi osoko kontratu mugagabea egin beharko zaio.

ONURADUNAK

Lanaldi osoko langileak erretiro partziala hartu ahal izango du honako baldintzak betez gero:

  • Langilea lanaldi osoan kontratatua egon behar du.
  • Aldi berean errelebo kontratu bat egitea.
  • Gutxieneko kotizazioa: 33 urte kotizatuak izatea
  • Aintzinatasuna: gutxienez 6 urte erretiro partzialaren dataren aurrekoak izango dira.
  • Gutxieneko adina edukitzea.

ZENBATEKOA

  • Pentsioaren zenbatekoa zehazteko, erretiro orokorrari dagokion kantitatea hartuko da kontutan.

2. Erretiro aurreratua

EZAUGARRIAK

Erretiroa hartzeko, tokatzen den adina baino askoz jota 2 urte lehenago hartu daiteke. Langileak kalte-ordaina jasoko du, eskala honen arabera:

Adina Hilabete kopurua
63 urte 3 hilabete
64 urte 2 hilabete

Adierazitako kalte-ordaina erretiro partzial aurreratuarekin bateraezina izango da.

ONURADUNAK

Honako baldintzak bete beharko dira aukera hau eskuratzeko.

  • Gizarte segurantzaren edozein erregimenean egotea.
  • Altan edo altaren pareko egoeran.
  • Kotizazio aldi minimoa: 35 urte.
  • Kotizatutako 2 urte, eskubidea sortzen den unetik aurreko 15 urteen barruan egon behar dira.

ZENBATEKOA

Pentsioaren zenbatekoa zehazteko, erretiro orokorrari dagokion kantitateari murrizketa bat aplikatzen zaio.