- Seme-alaba adingabea zaintzeko. Edozein unetan eskatu ahalko da, adingabeak 3 urte bete arte eskainitako ordezkapenari uko egiteko. Aldi baterako lan-etetearen egoeran daudenak, egoera horretan egongo ez balira bezala deituak izateko eskubidea izango dute. Eskainitako ordezkapenaren aldia emandako zerbitzu-denboratzat konputatuko zaie. Gainera, Kurtso hasierako esleipenean parte hartu ahal izango dute, baldin eta baldintzak betetzen badituzte.
- Aukera hau ordezkaguneko hautagaientzako bakarrik da.
- Egoera horretan ematen den denbora ez da kontutan hartzen antzinatasunerako ezta Gizarte Segurantzarako.
- Kontuan hartuko da denbora hau barematzeko.
- Onuradunak gutxienez 20 egun lehenago adierazi behar du idatziz lanerako prest egotera bueltatzen dela, adingabeak 3 urte betetzen dituenean edo berak etetea erabakitzen duenean.
- Gurasoetako batek bakarrik eskatu ahalko du.
- Eskabide orria bete behar da eta Lurralde Ordezkaritzan entregatu.
Zaintzarako baliatu daitezkeen baimenen eta eszedentziaren konparaketa taula:
ZERBITZUAK ALDI BATERAKO ETETEA | NORBERAREN EGINKIZUNETARAKO BAIMENA | ZAINTZAGATIKO ESZEDENTZIA |
Umeak 3 urte bete arte. Kontraturik ez dagoenean. | 4 hilabeteko iraupena etenaldiekin bi urtetan zehar. Jardunean hasi edo lanera itzuli eta urtebete igaro arte ezin izango da eskatu. Hezkuntza sailerako lan egin duten langile ez finkoek baimen hori hartzeko eskubidea izango dute, betiere urtebete lan egin badute etenik gabe. | Umeak 3 urte bete arte. Nahi beste aldiz eskatu daiteke. Kontratu bat indarrean daukan edonork eskatu dezake. |
Edoskitzea metatu daiteke betiere baimen egunak kenduz. | Edoskitzea metatu daiteke betiere eszedentzia egunak kenduz. | |
10 egun lehenago eskatu behar da. | 10 egun lehenago eskatu behar da. | |
Ez da kotizatzen. | Minimoa kotizatzen da. Ez du opor egunik sortzen. | %100 Kotizatzen da. Ez du opor egunik sortzen. |
Puntuatzen da. Antzinatasunerako ez du kontatzen. | Puntuatzen da. Antzinatasunerako kontatzen du. | Puntuatzen da. Antzinatasunerako kontatzen du. |